SANTURTZI EAJ-PNV

Sala de Prensa

10/04/2006

Uholdeak Sardinerazo aparkalekuan

Sardinera parkeko eremu berria jendeari ireki eta lau hilabete geroago, berriro altxatu behar da

rss Ezagutzera eman
Uholdeak Sardinerazo aparkalekuan

DESCARGAR IMAGEN

Aparkalekuko lehenengo solairuan iragazketak eta hezetasunak agertu dira, eta, hain zuzen ere, horren ondorioz hartu da erabakia. Eta atzerapen garrantzitsuak izan zituen aparkaleku bati buruz ari gara hitz egiten. Atzerapen horien ondorioz, enpresa eraikitzaileak kalte-ordainak eman behar izando zizkion partzelen erabiltzaileei: 61 euro, lanak atzeratu ziren hamar hilabeteetako bakoitzeko. Orain arte, ez dute euro bat bera ere kobratu, eta, orain, gainera, lanak txarto eginda daudela ohartu dira. Beste behin ere, jendaurrean eskatzen dugu Udalak dagozkion kudeaketak egin ditzan, kalte-ordainak kobratuko direla bermatzeko, eta, etorkizunean, berriro ez dadin gertatu honelako atzerapenik, auzotarrak hiru urtez egon behar izan baitira zain, urtebetean egin beharreko lan batzuk amaitzeko.

  Noticias más vistas...