Sala de Prensa
10/04/2006
Uholdeak Sardinerazo aparkalekuan
Sardinera parkeko eremu berria jendeari ireki eta lau hilabete geroago, berriro altxatu behar da
Aparkalekuko lehenengo solairuan iragazketak eta hezetasunak agertu dira, eta, hain zuzen ere, horren ondorioz hartu da erabakia.
Eta atzerapen garrantzitsuak izan zituen aparkaleku bati buruz ari gara hitz egiten. Atzerapen horien ondorioz, enpresa eraikitzaileak kalte-ordainak eman behar izando zizkion partzelen erabiltzaileei: 61 euro, lanak atzeratu ziren hamar hilabeteetako bakoitzeko.
Orain arte, ez dute euro bat bera ere kobratu, eta, orain, gainera, lanak txarto eginda daudela ohartu dira. Beste behin ere, jendaurrean eskatzen dugu Udalak dagozkion kudeaketak egin ditzan, kalte-ordainak kobratuko direla bermatzeko, eta, etorkizunean, berriro ez dadin gertatu honelako atzerapenik, auzotarrak hiru urtez egon behar izan baitira zain, urtebetean egin beharreko lan batzuk amaitzeko.
Destacados...
EBB
27/01/2024
EBB
27/01/2024
EBB
27/01/2024
EBB
02/06/2023
EBB
19/12/2022

CONTACTO
WWW.EAJ-PNV.EUS























