SANTURTZI EAJ-PNV

Sala de Prensa

04/02/2015

Santurtziko Udalak Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren aurtengo pausuak aprobatu ditu

Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) 2014ko maiatzean onartu zen Osoko Bilkuran eta bertan 2017ra arte udalean burutuko diren 145 ekintza daude jasota. Aurtengo ediziorako ekitaldi eta pausuak dagoeneko onartu egin dira.

rss Ezagutzera eman
Santurtziko Udalak Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren aurtengo pausuak aprobatu ditu

DESCARGAR IMAGEN

ESEPen helburu nagusia honakoa da: ezagutzaren eta erabileraren arteko aldea murrizteko bidean,
euskararen erabilera indartzea. Helburu nagusia lortzeko hiru helburu estrategiko ezarri dira:

Euskararen jabekuntza, euskararen erabilera eta euskararen elikadura, eta horrez gain helburuak
lortzeko zehar lerroak: Euskararen aldeko motibazioa eta Euskararen zabalkundea.

Lau urte epe luzea izateaz gain, ESEPek ekintza ugari biltzen dituenez, planaren urteko kudeaketa
plana egiten da. Horrela, helburu orokorretatik abiatuta helburu zehatzagoak markatzen dira eta
ekintza bakoitza jorratzeko modua, eragileak eta abar zehazten dira.

"2014aren lehenengo hiletan hasi ginen planarekin lanean, ESEPeko 41 ekintzari hasiera ematen,
baina horiek jarraipena izango dute hurrengo urteotan", adierazi du Danel Bringasek, Kultura eta
Euskeraren Arloko zinegotziak.

Adibide batzuk dira udaleko webgunean sakontzea, Euskara Astea bultzatzea, Berbalagun
proiektuaren taldeak promozionatzea, edota euskera bultzatzeko kanpainak martxan jartzea, besteak
beste.

"Joan den urteko ekintzak aurten landuko ditugunekin lotzen dira eta guti-guztiek jarraipena izango
dute hurrengo urteotan, urtetik urtera gauza gehiago lortuz. Badakigu helburu xumeak jarri ditugula
baina errealistak izan nahi izan dugu eta helburu lorgarriak jarri. Pausu txiki-txikiak bai, baina sendoak eta beti aurrera begira", gehitu du Bringasek.

  Noticias más vistas...