Sala de Prensa
21/11/2017
Santurtzik Euskararen Astea ospatuko du datozen egunetan hainbat ekintzekin
Abenduak 3, igandea - Zinea goizean: 12:30ean Serantes Kultur Aretoan. Sarrera: 4 euro. Filma: The snowfall (euskaraz). - Bideo-jokoen gunea eta trebetasun tailerra: Arratsaldeko 5etan. 14-30 urte arteko gazteentzat. Olatuen parkean (euria bada, Gernika parkean) - Disko-festa eta txokolatada. Arratsaldeko 6:30ean.14-30 urte arteko gazteentzat. Olatuen parkean (euria bada, Gernika parkean) - Antzerki lan laburrak: Hiru antzezlan labur (Nik utziko dut, Minus ikuttia, Mundu berri bat) egingo dira herriko hiru toki enblematikotan. Turismo bulegoan elkartuko da jendea eta hortxe banatuko da. Antzezlan bakoitza hirutan egingo da (hiru pase – 18:30, 19:00 eta 19:30ean) eta publikoa batetik bestera joango da.
Hilaren 29etik aurrera, Santurtzik Euskararen Astea ospatuko du herriaren hainbat tokitan. Antolatutako ekitaldiak 29ean hasiko dira eta Euskararen Egunean, abenduaren 3an, amaituko dira. Horrela adierazi da gaur egindako prentsaurrekoan, Kultura eta Euskararen arloko zinegotzia, Danel Bringas, udal euskaltegiko teknikaria, Itxaso Lejarza, eta AEK-ko Esti Aranegi egon direnean. Antolatutako programazioa hau izango da : Azaroak 29, asteazkena - Eskulan tailerra: Goma ebazko brotxeak - Guraso eta seme-alabek elkarrekin egitekoa. 17:00etan AEK euskaltegian. - Buah txabal! - antzezlana. 20:00etan Tabata tabernan.
Azaroak 30, osteguna - Iñaki Eizmendi: “Cómo ayudarles en las tareas escolares si no sabemos euskera” Hitzaldi-tailerra. Arratsaldeko 18:30ean udal Euskaltegian.
Abenduak 1, ostirala - Umeak bertsotan: Emilia Zuza, Serantes, Mahastiak, Itsasoko Ama eta Bihotz Gaztea ikastetxeetako 5. edota 6. mailako umeek (Bertsogintza programan parte hartzen dutenek) bertsoak botako dituzte. - Berbodromoa: 10:00etan Gernika parkean. Txokolatada egongo da. - Kantu poteoa: “Kantu-lagun” taldeak lagunduta.
Abenduak 2, larunbata - Tailerrak kalean: 11.30ean Gernika parkean - Santurtziko hezkuntza zentro batzuek eta elkarte batzuek tailerrak egingo dituzte kalean:
Emilia Zuza: Herri kirolak eta txalaparta tailerrak San Francisco Javier: txapak eta aurpegia margotzea Carmelitas: orri-markagailua eta sorgintxo baten irudia Serantes: Antzerki tailerrak Bihotz Gaztea: abalorio tailerra Mahastiak: Gabonetako apaingarriak Itsasoko Ama eskola: Armonikak Itsasoko Ama kirol elkartea: Ergometroa Itsasalde pilota eskola: Esku pilotak egiteko tailerra Axular: Aurpegiak margotu Gidari: Txorizada - Herri kirolak haurrentzat eta harri-zulatzaileak: 12:30ak aldera Gernika parkean. - Santurtziko txistulari bandak 11:30etik aurrera herria girotuko du. - Ginkana gazteentzat: 8 eta 17 urte artekoentzat, “Euskara” gaiburupean probak egingo dira. 17:00etan hasi eta 19:00etan amaituko da. Gernika parkean egingo da.
- Kiroletako Udal Institutua (KUI-IMD): Klase batzuk euskaraz izango dira, hurrengo hauek: Azaroak 27, astelehena: Spinning, Kabiezes Kirolgunean, 10:10eko klasea Core, Mikel Trueba Kiroldegian, 14:30eko klasea Zunba, Mikel Trueba Kiroldegian, 18:10eko klasea Azaroak 28, asteartea: Kemagrasas, Mikel Trueba Kiroldegian, 19:10eko klasea Spinning, Kabiezes Kirolgunean, 20:10eko klasea Azaroak 29, asteazkena: Zunba, Kabiezes Kirolgunean, 11:10eko klasea Spinning, Mikel Trueba Kiroldegian, 18:10eko klasea Azaroak 30, osteguna: Spinning,Mikel Trueba Kiroldegian, 10:10eko klasea Zunba, Mikel Trueba Kiroldegian, 18:10eko klasea
* Jarduera anitzean izena emanda ez dutenek 5€ ordaindu beharko dute klase bakoitzeko
- Merkataritza arloak antolatuta herriko zenbait liburu-dendetan euskarazko produktua erosita, zozketa batean sartuko dira herritarrak. 100 euroko bonoa zozketatuko da euskarazko produktuetan gastatzeko. Ekimena azaroaren 27an hasi eta abenduaren 5ean amaituko da. Zozketa abenduaren 13an egingo da.
Programazio hau posible egiteko hainbat antolatzaile eta laguntzaile egon dira: Serantes eskola eta guraso elkartea, Emilia Zuza eskola eta guraso elkartea, Mahastiak eskola eta guraso elkartea, Serantes eskola eta guraso elkartea, Itsasoko Ama eskola eta guraso elkartea, San Francisco Javier ikastetxea, Carmelitas San Jose ikastetxea, San Jose de Calasanz ikastetxea, Bihotz Gaztea ikastola eta guraso elkartea, Gidari guraso-elkartea, Axular institutua, Kantauri institutua, Urbegi Bizia Eskaut Taldea, Gaztebox, Santurzine, Berbalagun, AEK, Udal Euskaltegia, Euskara zerbitzua, Sotera arraun-taldea, Itsasalde pilota-eskola, Santurtziko Udaleko merkataritza arloa, Santurtziko Kiroletako Udal Institutua, Serantes Kultur Aretoa, Santurtziko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.
Destacados...
EBB
27/01/2024
EBB
27/01/2024
EBB
27/01/2024
EBB
02/06/2023
EBB
19/12/2022