SANTURTZI

Prentsa Aretoa

2007/08/21

Berrogeita hamarretik gora aparkaleku berri Santurtziko Axular kalean

rss Ezagutzera eman
Santurtziko Axular kaleko bizilagunek berrogeita hamarretik gora aparkaleku berri izango dituzte kale horretan, aste honetan hasita egiten ari diren aldaketei esker. Joan den astelehenean abiarazi zituen Udalak auzo honetako bidetasunaren moldaketa lanak, Dolores Ibarruriko errotandatik Camio de Los Hoyos kaleraino. Aldaketa horien ondorioz, norabide bakarreko kalea bihurtu da Axular eta orain autoak gora, hilerrira bidean, besterik ezin dira ibili. Horrela, egitura berriari esker, auzokideek “25 edo 30 lerrokako aparkaleku berri irabazi dituzte kaleko lehen tartean. Horiei gehitu beharko zaizkie beste 30, baterian hauek, hilerriko atetik Camino de los Hoyos kaleko irteeraraino”, jakinarazi du Lezo Gonzalezek, Lan eta Zerbitzu arloko zinegotziak. Era berean, Camino de los Hoyos kalean zebra bide garai berri bat jarriko du Udalak, Santurtzira sarrera den kale honetan autoek abiadura moteldu dezaten. Aldaketa guzti hauek bultzatzeko, kale horretan trafikoa moztu behar izan da aste honetako zenbait momentutan. Eguraldiak hobera egiten duen heinean abiaraziko dira errepidea margozteko lanak, aparkaleku berrien egiturara moldatzeko asmoz.  

  Berri ikusiagoak...