Prentsa Aretoa
2014/02/09
EAJ-PNVk martxan jarri du ‘BizkaiaGo!‘, enpleguaren sorrerara eta suspertze ekonomikora bideratutako prozesu parte hartzaile handia
Talde jeltzaleko 200etik gora herri kargudun elkartu dira gaur Bilbon, Andoni Ortuzar, Itxaso Atutxa, eta Jose Luis Bilbaorekin batera Eusko Jaurlaritzako lau Sailburu izan diren lehen lan bileran.
Intervención Itxaso Atutxa "Bizkaiago!"
HITZALDIA - 2014/02/09Intervención Andoni Ortuzar "Bizkaiago!"
HITZALDIA - 2014/02/09
EAJ-PNVko 200etik gora kargudun elkartu dira gaur Bilboko Alhondigan, “BizkaiaGo!” egitasmoaren hasierako urratsa emateko. Talde jeltzaleak hurrengo hilabeteotan garatuko du prozesu parte hartzaile hau, enplegu eta suspertze ekonomikoa helburu.Andoni OrtuzarEAJ-PNVren EBBko presidentea,Itxaso AtutxaBBBko presidentea eta JoseLuis BilbaoBizkaiko Foru Ahaldun Nagusia buru izan direlarik, ekitaldian parte hartu dute Bizkaiko Herrialde Historikoko 200etik gora herri kargudunek, Eusko Jaurlaritzako Sailburu bizkaitarrek (Josu Erkoreka, Juan María Aburto, Jon Darpón eta Ricardo Gatzagaetxebarria) Uri Buru Batzarretako presidenteek, Foru Gobernuko zazpi diputatuek, Gasteizko hamaika legebiltzarkidek, Espainiar Parlamentuko sei diputatu eta senatari bizkaitarrek eta herrialde osoko hainbat alkatek,besteak beste.
Itxaso Atutxak hasierako ekitaldi honetan azaldu duenez, EAJ-PNVk herritarren parte hartze prozesua hasiko du laster, Herrialde Historikoko eskualde guztietan egingo diren hamar ekitalditan parte hartuko duten milatik gora hiritarrekin. “Mila pertsona hauei ez diegu eskatzen alderdikide izatea, ez alderdizale izatea ezta botoa gure alde ematea ere. Beren ekarpena eskatuko diegu, denon artean, Herri honentzat ahal dugun etorkizunik onena pentsatu ahal dezagun. Helburu bakarra dugu: suspertze ekonomikoari eta enpleguaren sorrerari, gizartearen ongizateari eta aurrerapenari laguntzea. Denok maila berean. Betorik gabe. Harresirik gabe “ azpimarratu du Bizkai Buru Batzarreko presidente andreak.
Herrialdeko eskualdeetan egingo den ekitaldi bakoitzean ehun bat pertsona hamar mahairen inguruan elkartuko dira , mahai bakoitzean gai zehatz bat jorratzeko eta horren inguruko proposamenak prestatzeko. Lanketa honen helburu nagusia izango da enplegua sortzea eta suspertze ekonomikoari laguntzea. Ekimen honen bidez euskal gizartearen aniztasuna baliatzea bilatzen da etorkizunerako gai garrantzitsu batzuen inguruan hausnartzeko, hala nola enplegua, hezkuntza, gazteria, suspertze ekonomikoa, politika sozialak, ingurumena eta turismoa, kultura eta sorkuntza industriak, etorkizuneko sektoreak eta teknologiak, gobernua edo nekazal garapena. Lehen lan jardunaldiak Basaurin eta Getxon egingo dira, martxoan eta apirilean,hurrenez hurren.
Atutxak ekimen parte hartzaile honen bidez sortuko diren proposamen interesgarrienekin 2015eko udal eta foru hauteskundeetarako hauteskunde egitasmoa osatzeko konpromisoa adierazi du “Konbentzituta gaude, horrela eginik, herri honetako gizon eta emakumeen laguntasunarekin, herriari itxaropena, ilusioa eta etorkizuna itzultzea lortuko dugula” amaitu du Bizkaiko EAJ-PNVren agintari gorenak.
EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarraren presidente Andoni Ortuzarrek bertan bildu diren kargudun jeltzaleei eskatu die Euskadiko %15eko langabezi tasa hori inoiz ontzat ez ematea, inguruko langabezi tasa baino beherago dagoen arren ( langabezia % 26koa da Espainiar Estatuan). Era berean eskatu die beren indar guztiekin langabeziaren kontra egin dezatela. Ortuzarrek esan duenez EAEko langabezi tasa “guztiz onartezina” da. “Min ematen du kopuru hori esateak. Datu hori ezin dugu ontzat eman. Hurkoa okerrago egoteak ezin gaitu kontsolatu. Ez gaitezen lasaitu” eskatu die jeltzaleen buruak Bizkaiko ordezkariei. Ortuzarrek era berean azpimarratu nahi izan du EAJren lehentasun nagusienak direla enplegua sortzea eta suspertze ekonomikoa. “Ia egunero esaten dut, egia delako. Hori da gure lehentasuna, gure premiarik handiena. Ez gara hitzetan geratzen, guk egin egiten dugu. Iragan astean, Eusko Jaurlaritzak historiako Enplegu Planik nagusiena aurkeztu zuen: 770 milioi euroko inbertsioa 32.000 lanpostu sortzeko. Diru asko da, ahalegin handia da, baina gehiago nahi dugu. Horregatik gaude gaur hemen: Gehiago behar dugu. Jarduera gehiago, enplegu gehiago, ongizate maila handiagoa eta aberastasun handiagoa. Hemen, Bizkaian; baina, baita Gipuzkoan eta Araban ere”. Ortuzarrek amaitzeko esan duenez “ Ez gara geldirik geratuko. Konpromiso bat dugu pertsonekin. Beraz, tolerantziarik ez langabeziarekin. Izan gaitezen gai horretan intolerante.Joan gaitezen kalera. Hitz egin dezagun jendearekin. Gogoan izan ditzagun beren aholkuak. Beren arazoak gure arazoak izan daitezela.Horrela baino ez dugu lortuko hiritargoak gaur eskatzen dizkigun konponbideekin asmatzea. Guk lanaren alde ekingo diogu” .
JoseLuis BilbaoBizkaiko Ahaldun Nagusiak ere herri kargudun jeltzaleei eskatu die enplegua sortzea beren eguneroko jardun politikoaren lehentasunen artean jartzea. Aldi berean, bertaratu guztiei mezu baikorra eta bere konpromisoa adierazi nahi izan die. “Datu on batzuk daude 2014 urtea 2013 baino hobea izango dela esaten digutenak. Eta gure lehentasun nagusiak izango dira pertsonen ongizatea, enplegua eta suspertze ekonomikoa, gure pyme eta beste enpresei lagunduz. Eta, hori dena egingo dugu, jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko inbertsio publikoak eginez” baieztatu du Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusiak.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/02
EBB
2022/12/19