Prentsa Aretoa
2007/09/24
Liburu trukerako IV. Merkatua abian izango da Santurtzin hilabetearen 24tik
Udal Liburutegi Sareak antolatutako “Liburu trukerako merkatua” izeneko ekimenari buruzko informazioa bildatzen dizuegu honekin batera. Honen IV. ekitaldia hilabetearen 24tik 29ra egingo da. Jabeek irakurtzen ez dituzten liburuei trukearen bidez beste bizitza bat ematea da mMerkatu honen helburua. Jarduera honen beste helburu bat haur eta helduengan irakurzaletasuna sustatzea da liburua ohiko lekuetatik haratago eramanda eta merkatu-balorea kenduta liburuaren ezaugarri ludiko eta intelektualak azpimarratuta. Bestalde, ez dugu ahaztu nahi eskuzabaltasuna bezalako baloreen sustapena. Ekimena garatzeko, stand bat izango da eta edozeinen eskura izango dira bertan sei egun horietan zehar euskarazko eta gaztelerazko liburuak. Stand-ak haurrentzako atal bat izango du eta beste bat helduentzat. Edonor sartu ahal izango da stand honetan, ez baita sarbiderako kontrolik izango. Merkatuan bisitariak honakoak egin ahal izango ditu: - Beretzat interesgarri eta erakargarri diren liburuak doan HARTU.
- Bertan UTZI, beste batzuek irakur ditzaten, norberaren liburuak. Jakina, hartzeko ez da utzi behar eta uzteko ez da hartu behar. Kontua ez da derrigorrezko trukea, irakurleek nahi dutena hartu eta uztea baizik.
Hasierako ekarpen bezala, Liburutegi Sareak astean zehar urtean jasotako emarietatik jasotako 3.200 liburu utziko ditu. John Steinbeck, Rosamunde Pilcher, Antonio Gala, Victoria Holt eta Bernardo Atxaga bezalako idazleek idatzikoak izango dira eta, heldu eta haurrentzako ohiko liburuez gain, CD eta bideoak ere utziko dira, nahiz eta hauetatik gutxiago izan. Iaz egin zen hirugaren ekitaldiaren emaitzak adirazten du merkatuan 3.600 liburu ibili zirela iraun zuen sei egunetan zehar. Juan Jose Mendizabal plazan egingo da Liburuen Merkatua, Liburutegi Nagusiaren ondoan irailaren 24tik 29ra eta astelehenetik ostiralera 9etatik 20etara egongo da zabalik eta 9etatik 14etara larunbatean.

Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/02
EBB
2022/12/19

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS