Prentsa Aretoa
2007/12/06
Olentzarori euskarazko gutunen XI. Sariketaren oinarriak
Euskal kulturan erro sakonak dituen Olentzaro da gutunen hartzailea. Erdi pertsona erdi mitoa den pertsonaia honek neguko solstizioaren sinbologia osoa biltzen du. Urtaro honetan gizakiak joera nabarmena erakusten du besteekiko herremanetarako. Sariketa honetan adin guztietako pertsonek dute parte hartzea, hezkuntza zikloen arabera egin den mailaketa dela medio. Txikienen lanak bilduko diren arren, ez dira euren artean lehiatuko, parte hartzea baloratuko baitzaie eta euren lanak jendaurrean jarriko dira gabonetan Santurtziko Udalak hirigunean ipiniko duen jolas-esparruan. Horretaz gain, Olentzerok ustegabeko oparirik ekartzea ere gerta liteke. SARIKETAREN OINARRIAK 1. Gaia.- Olentzarori gutuna euskaraz. 2. Kategoriak: A) Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloko ikasleak ( 5. eta 6. mailak). B) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lehen Zikloko ikasleak. C) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Bigarren Zikloko ikasleak. D) 16 eta18 urte bitarteko gazteak. E) 18 urtetik gorakoak. F) Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloetako ikasleak (1., 2., 3. eta 4. mailak). 3. Idazlanen luzera eta aurkezteko modua A, B eta C kategoriak aurkeztu beharreko gutunek, gutxienez, 100 hitz izango dituzte. D eta E kategoriak: parte hartzaileen gutunek, gutxienez, 200 hitz izango dituzte. A kategoriako lanak eskuz zein makinaz idatzita onartuko dira. Gainerako kategorietako gutunak idazmakina / ordenagailu bidez idatzita aurkeztu beharko dira, DIN A-4 neurrian, alde bakarrean idatzita bi espazioko tartearekin. Idazleen izena aldez aurretik ez jakitearren, honela aurkeztu behar dira lanak: idazlanak sobre handi batean sartuko dira. Sobre horretan beste sobre txikiago bat ere sartuko da. Sobre txikiaren barruan parte hartzailearen izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia, jaioteguna, ikas maila eta ikastetxearen izena agertuko dira. Kanpoaldean, berriz, ez da ezer idatziko, pertsona bakoitzari dagokion kategoria baino. F kategoriakoak: kategoria honetako umeek postal edo DIN A4 tankerako orrian egindako marrazkia egingo dute, mezu laburrez osaturik. Kategoria honetako lanetan agerian egon behar da da egilearen izena , ikastetxea eta maila (jendaurrean erakutsiko baitira). 4. Aurkezteko epea 2007ko abenduaren 18ra. 5. Idazlanak non aurkeztu Santurtziko Udaleko Kultura Arloan, 8:00 etatik 14:00etara, edota honako helbidera bidaliz: Santurtziko Udaleko Kultura eta Euskara Arloa, Murrieta etorbidea, 6, 48980 Santurtzi (Bizkaia). 6. Sariak A Kategoria (Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa, 5. eta 6. mailak) 1. 120 euro. 2. 90 euro. 3. 60 euro B Kategoria (DBHko lehen zikloa) 1º. 150 euros. 2º. 120 euros. 3º. 90 euros C Kategoria (DBHko bigarren zikloa)) 1º. 180 euros. 2º. 150 euros. 3º. 120 euros. D Kategoria (16 eta 18 urte bitarteko gazteak) 1º. 210 euros. 2º. 180euros. 3º. 150 euros E Kategoria (18 urtetik gorakoak) 1º. 240 euros. 2º. 210 euros. 3º. 180 euros. F Kategoria (Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. zikloak) Neska-mutiko hauen lanek ez dute lehiaketan parte hartuko eta Santurtziko Udalak ganonaldian hirigunean ipiniko duen jolas-esparruan erakutsiko dira. 7. Epaimahaia Epaimahaiburua: Santurtziko Udaleko Kultura eta Euskara zinegotzia edo berak izendatzen duen pertsona. Mahaikideak: Hiru euskara irakasle edo euskara teknikari. Hiru irakasle, Santurtziko ikastetxeetakoak, hezkuntza ziklo guztietakoak. Idazkaria: Kulturako Administrazio-ataleko arduraduna. 8. Balorazio irizpideak Kategoriaz kategoria egokituta, honakoa baloratuko da: hizkeraren naturaltasuna, zuzentasuna, aberastasuna, estiloa eta originaltasuna. Ez dira baloratuko euskaraz oker idatzitako lanak. Halaber, epaimahaiaren esku geratuko da saririk eman gabe uztea, baldin eta lanek gutxieneko kalitaterik ez balute. 9. Sariketaren oinarriak argitaratzea Oinarriak udaletxeko iragarki-taulan argitaratuko dira, halaber, bestelako komunikabideren bidez zabalduko dira. 10. Lehiaketaren ebazpena: Epaimahaiak 2007ko urtarrilean jakainaraziko ditu emaitzak, saridunen zerrenda udaletxeko iragarki-tauletan argitaratuz. Saridunei berariaz jakinaraziko zaie sariak non eta noiz emango diren. Goian zehaztu bezala, txikienen lanak (F kategoria) Santurtziko Udalak hirigunean ipiniko duen jolas-esparruan erakutsiko dira Gabonetako oporraldian zehar. 11. Lanen jabetza: Santurtziko Udala izango da saritutako lanen jabea eta bere esku izango du lanak nahi duen bidez argitaratzeko eskubidea eta egileek emango diote udalari idatzizko baimena, horrela behar izanez gero. Saririk jasotzen ez duten lanak berreskuratzeko epea hilabetekoa izango da emaitzak argitaratzen diren egunetik hasita. Epe hori igarota, lanak Santurtziko Udalaren esku geratuko dira. 12. Parte hartzaileek lehiaketaren oinarri guztiak onartzen dituzte.Era berean, ezingo da ekin epaimahaiaren erabakiaren aurka.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/02
EBB
2022/12/19

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























