Prentsa Aretoa
2011/11/02
Santurtzik Mirabueno parkea eraberritzeko lanak skate guneko lanekin amaituko ditu
Santurtzik Mirabueno parkearen eraberritze lanak amaituko ditu skate gunea berriztatzeko egingo diren lanekin, berauetan 197.000 euroko kopurua inbertituko direlarik. Udaleko Gobernu Batzordeak asteazkenean onartu zuen Mirabuenoren eraberritzea gauzatzeko bigarren fasea. Lan hauek ekainean hasi ziren lehen faseko lanekin batera egingo dira.
Egunotan hasi diren lanen helburua izango da parkeko skate gunea berriztatzea eta “errealitatera egokitzea”. Lezo Urreiztieta Herrilan eta Zerbitzu arloko zinegotziak azaldu duenez, instalazioak konpontzeaz gain, “aire librean skate praktikatzeko gunea bermatuko da eta horrela herriko kaleak jarduera horretatik liberatzeko parada ere izango da” .
Ricardo Ituarte alkate jeltzaleak parkera egin den bisitan esan du aurreikusita dagoela lanak hiru hilabeteko epean amaitzea eta horrek suposatuko duela “12.000 metrokoadroko skate gunea gozatu ahal izatea”.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/02
EBB
2022/12/19