SANTURTZI

Prentsa Aretoa

2011/11/08

Foru Aldundiak 3.780.000 euro bideratuko ditu Administrazio elektronikoa ezartzeko eta berrikuntza sustatzeko

Juan María Aburto Lehendakaritzako foru diputatuak adierazi du programa berri bat sortu dutela bere sailaren aurrekontuan, foru eta toki administrazioan berrikuntza proiektuak egiteko eta gutxika-gutxika administrazio elektronikoa ezartzeko.

rss Ezagutzera eman
Foru Aldundiak 3.780.000 euro bideratuko ditu Administrazio elektronikoa ezartzeko eta berrikuntza sustatzeko

ARGAZKIA JAITSI

Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritza Sailaren arduradunak Bizkaiko Batzar Nagusien aurrean azaldu du bere sailak datorren ekitaldirako prestatu duen aurrekontu-proiektua. Ia 34 milioi euro izango ditu sail horrek 2012. urtean, langileen ordainsariak kanpoan utzita.

Oraintsu hasi den legegintzaldi honetan, aldatu egin da Bizkaiko Foru Aldundiaren egitura, eta, hala, Lehendakaritza Sailak zeregin berriak hartu ditu, lehengo Udal Harremanen eta Herri Administrazio Sailak kudeatzen zituenez gainera: bere gain hartu ditu Ahaldun Nagusiaren Kabinetearenak eta Hirigintza eta Berrikuntza Publikoaren arloak, eta foru enpresa batzuk atxiki zaizkio, hala nola Lantik, Zugaztel eta BiscayTIK fundazioa.   

Hiru foru enpresok (Lantik, Zugaztel eta BiscayTIK) sail horri atxikitzeak badu arrazoi jakin bat: alegia, Bizkaian foru eta toki administrazioen ardurapeko zerbitzu publikoetan administrazio elektronikoa bultzatzea. Hori dela eta, beste programa bat sortu da (berrikuntza publikoa), eta 3.780.000 euroz hornitu, helburutzat duena herri administrazioaren arloan berrikuntza areagotzea eta, herritarrei zerbitzu hobea emateko, komunikazioaren eta kudeaketaren teknologia berriak aplikatzea.

Horiez gainera, baditu sail horrek beste programa batzuk ere: administrazio orokorra, komunikazioa eta kanpo harremanak, langileak, aholkularitza juridikoa, informatika plan forala, toki erakundeentzako legelari-laguntza eta aholkularitza juridikoa, toki erakundeentzako ekonomia eta kudeaketa aholkularitza, foru inprimategia, ibilgailuak, suhiltzaileen zerbitzua, lurralde antolamendua eta hirigintzako plangintza, eta kartografia.

Horien artetik, administrazio orokorraren atalak jaso du partidarik handiena, 12 milioi euro baino gehiago. Programa horren zeregina zera da: sailaren eraikin eta lantokietako hobekuntzak, mantentze-lanak eta hornidura zerbitzuetako gastuak ordaintzea.

  Berri ikusiagoak...