Prentsa Aretoa
2011/11/11
Santurtzik Gurrutxaga eta Begoñako Andre Maria kaleen asfaltatua amaitu du
Santurtziko Udalak azaroaren 16an bertan amaituko du Gurrutxaga eta Begoñako Andre Maria kaleetako asfaltatzea, hilabetetan hodieriak, harlauzak eta espaloiak konpontzeko lanak egin ostean. Halaber, argiztapen publikoko instalazioak, umeentzako parke txikia eta badenean dagoen zebrabidea ere konpondu dira.
Asfaltatze lanak asteartean hasi dira eta 16an amaituko dira. Horrela, Santurtziren transformazioa udalerriko hainbat kaleetara eramango da, Lezo Urreiztieta Lan eta Zerbitzu zinegotziak azpimarratu duenez. Urreiztietak barkamena eskatu die bizilagunei lanak egiten diren bitartean auzokideei eragingo zaizkien eragozpenengatik.
Asfaltatzen lanek trafikoa eragingo dute, egoki araututa egongo delarik Udaltzaingoarekiko koordinazioan. Tarterik konplikatuena, hau da, Cartero Germanetik Barandiaraneraino, gauez egingo da trafikoa ahal den gutxien kaltetzeko, eta horretarako egingo da azaroaren 16ko gauean.
Zinegotziak zehaztu duenez, jarduera honetaz baliatuko dira Begoñako Andre Maria kaleko azken zatian aparkaleku tarte bat irabazteko, eta bertan hamar aparkaleku berri atera nahi dira. Lan hauei esker, ingurua guztiz berriztatuta geratuko da espaloi, ur, saneamendu eta bestelako arloetan. Horrez gain, umeentzako jolas gune txiki bat ere eta zebrabide altua ere jarriko da, 600.000 euroko inbertsioari esker.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/02
EBB
2022/12/19