SANTURTZI

Prentsa Aretoa

2012/03/22

"Blas de Otero. Paisajes de una vida" erakusketa

Apirilaren 23ra arte Mamariga Kulturgunean “Blas de Otero. Paisajes de una vida” izeneko erakusketa egongo da ikusgai. Erakusketa Santurtziko Udal Liburuteien Sareak antolatu du, Blas de Otero Fundazioa eta BBKren laguntzaz. Erakusketako 11 argazki-panelen bidez, ibilbide gogoangarria egingo dugu bilbotar olerkariaren bizitza eta lan garrantzitsuenetan zehar. 1916an jaioa, gerra osteko lirikaren ahotsik garrantzitsuenetakoa izan zen, “barneko erbestea” izenez ezagutzen denaren eredu garbia, Espainian bertan egin zen frankismoaren aurkako erresistentziako hainbat kideren ezaugarria bera. Zendu arte zenbait sari jaso zituen, besteak beste, Boscán olerki-saria 1950ean, Kritikaren Saria 1959an eta Errege Akademiaren Fastenrath 1961ean.

rss Ezagutzera eman
santurtzi, eaj-pnv, exposición, blas de otero

ARGAZKIA JAITSI

José Ibarrola margolari eta eszenografoak diseinatutako erakusketa honetan Blas de Oteroren bilduma pribatutik hartutako hainbat irudi ikusiko ditugu. Hamaika argazki handiagotuek olerkariaren bizitzaren oinarrizko aroak erakutsiko dizkigute, Oteroren bizitzan ezinbestekoak izan ziren tokiak ezagutaraziz. Paneletan une bakoitzari buruzko olerkiak irakurtzeko aukera izango dugu, eta baita José Fernández de la Sota olerkariak egindako iruzkin bibliografiko txikien sailkapen bat ere.

Panelak kronologikoki ordenatuta daude. Bertan Bilboko argazkiak ez ezik (olerkariaren jaioterria), beste makina bat tokitakoak ere ikus daitezke, besteak beste, Orozko, idazlearen amaren familiaren herria, Madril, Bartzelona, Paris, Mosku, Kubako Santiago… eta hainbat eta hainbat olerkariaren bizitzan garrantzitsuak izan zirenak.

Argazkiez gain, ikustaldian badira erakusketa bibliografikoa, Bilbon zein Orozkon ibilbide literarioak egiteko materiala, eta ikus-entzunezko film baten proiekzioa, non biltzen diren olerkien eta horietan oinarritutako abestien Interneterako loturak. Erakusketa apirilaren 23an bukatuko da, San Jorge egunean, gure herrizko zaindari eta liburuaren nazioarteko egunean hain zuzen. Egun horretan ekitaldi bat egongo da, bertan Blas de Oteroren lanaren zuzeneko errezitaldia egingo da musikak lagunduta, eta bertaratutakoei Germán Yankeren “Blas de Otero con los ojos abiertos” lanaren ale bana banatuko zaie.

Erakusketa zabalik egongo da astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.

  Berri ikusiagoak...