SANTURTZI

Prentsa Aretoa

2012/05/09

Santurtzik Kofradia inauguratu zeneko argazkia irudikatuko du

Udalak bizilagun guztiak deituko ditu maiatzaren 12an egingo den ekitaldian parte har dezaten Eraikina 1916 urtean inauguratu zen, eta goitik behera berregin dute San Pedro Kofradiak eta Santurtziko Udalak elkarrekin egin duten ahaleginari esker. Ehun urteko eraikina finkatzea eta eguneratzea lortu da. Kofradia, zalantzarik gabe, gure udalerriaren nortasun ikurretako bat da.

rss Ezagutzera eman
santurtzi, eaj-pnv

ARGAZKIA JAITSI

Eraikinean egin diren lanen bidez, jatorrizko egitura berreskuratzea ekarri dute eta aldi berean, instalazio berriak ere jarri dira, besteak beste “ Santurtzi Itsasoa” Interpretazio Zentro Historikoa. Eraikinaren sotoan kokatu da eta gure herriak itsasoarekin mendeetan izan duen harremanaren berri emateko gunea izango da. Era berean, turismo bulego berria irekiko da, eta kofradiaren bulego berriak jarriko dira martxan.

Gertakari hau ospatzeko, ekitaldia egingo da maiatzaren 12an goizeko 11:30etatik aurrera; une horretan korporazioa , Santurtziko Erraldoien konpartsarekin joango da  Udaletik Arrantza Porturaino. Hantxe, herriko erraldoirik zaharrenei, gure arrantzale eta sardinerari agur esateko ekitaldia egingo da. Hauek biak Interpretazio Zentroan erakutsiko dira aurrerantzean .

Jarraian, eguerdira aldera, gure herriko jantzi tradizionalekin jantzitako auzokideak portuko arrapaletan kokatuko dira, orain dela 90 urte inguru egin zen argazki ezagun hura errepikatzeko.

Nahi duena ager daiteke argazkian eta baldintza bakarra izango da arropa tradizionalak eramatea.

Itsasotik ateratzen ziren fruituz betetako ontziak porturako bidean zeudela adierazteko Kofradiatik entzuten zen sirena hotsarekin, trainerua helduko da Soterari eskainitako bertso ezagunak idatzita eramango dituen plakarekin. Alkateak eta Kofradiako presidenteak Bentako arkuetan jarriko dute plaka hau.

Ostean eta larunbat eta igandean, Kofradiako instalazioak zabalik egongo dira nahi duen guztiek ezagutzerik izan dezaten.

  Berri ikusiagoak...