Prentsa Aretoa
2012/05/11
BOTOA EMAN DAITEKE SANTURTZIKO KARMENGO JAIEN KARTELA AUKERATZEKO
Aurten santurtziarron iritzia hartuko da kontuan Santurtziko Karmengo Jaietako kartela aukeratzeko, eta horretarako ekainaren 7tik 14ra (13:00ak arte) facebook eta tuenti sare sozialetan aurkeztutako kartelak egongo dira ikusgai, botoa eman dezagun. Serantes Kultur Aretoaren webgunean sartuta ere (www.serantes.com), kartelak ikusi eta aukeratu ahal izango dira, udal erakundea, Jai Batzordearekin batera, arduratzen baita Santurtziko jai nagusiak antolatzeaz.
Ekimen honen bidez, epaimahaiko kideek (udal taldeetako ordezkariek, Jai Batzordeko kideek eta udalaren hainbat teknikarik osatuta) herritarron gustuen berri izatea nahi izan dugu, herriak erabakitakoa aintzat har dezaten Karmengo Jaietako kartela aukeratzeko botoa ematen dutenean.
Serantes Kultur Aretoak beti bilatu izan du herritarron inplikazioa, eta oraingoan ere, proposamen honen bitartez, denon parte hartzea bultzatu nahi izan du, parte hartzea baita Santurtziko jaien ezaugarri garrantzitsuenetakoa, urtero gure herriko jaiak arrakastatsu egiten dituena. Horren adibide dira urtero-urtero jaietan dabilen koadrila andana, itsas prozesioko ontzietan joateko txartelen zozketaren arrakasta, jaietako jarduerak antolatzen dituzten elkarteen kopuru ikaragarria eta abar.
Serantes Kultur Aretoak lehiaketa honetan parte hartzera animatzen zaituzte gogoz zabiltzaten guztiok, sari ederra irabaz daiteke eta, 1.000 euroko sari nagusia eta 200 euroko bi accesit.
Kartelak Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Erakundeko Erregistroan aurkeztu ahal izango dira ekainaren 5eko 14:00ak arte, horixe izango baita kartelak eramateko azken eguna.
Kartelen lehiaketaren oinarri osoak eskura daitezke www.serantes.com webgunean sartuz, presidencia@serantes.com helbide elektronikora mezua bidaliz, 94 420 58 50 telefono zenbakira deituz edo Serantes Kultur Aretoko bulegoetan eskatuz (Casa Torre Jauregia – Sabino Arana, 5). Hona hemen oinarriok.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/02
EBB
2022/12/19