SANTURTZI

Prentsa Aretoa

2012/05/17

LIBURU AZOKA 2012

Ekitaldi batzuk Maiatzaren 18tik 26ra

rss Ezagutzera eman

Azokak antolatuta:

• Maiatzaren 18tik 26ra:

Erakusketa Euskal Pizkundea 1886-1936, eta 1937ko fusilamenduak: Aitzol eta Lauaxeta”.


LIBURU AZOKA. SANTURTZI 2012

Reina Victoria Pasealekuan

Maiatzaren 28tik 26ra

Liburu Azoka bultzatu, dinamizatu eta duen garrantzi kulturala herrian zabaltzeko asmoz, aurten hainbat ekimen antolatu dira Memoriaren inguruan, 75 urte baitira gurean hiru gertakari garrantzitsu izan zirela: Gernika eta Euskal Herriko beste herri batzuen bonbardaketak, Aitzol eta Lauaxeta euskal olerkarien fusilamenduak eta “Gerrako Umeen” ebakuazioa Santurtziko portutik bertatik ateratako itsasontzi batean.Santurtziko Liburu Azoka aurten maiatzaren 18tik 26ra egingo da Reina Victoria pasealekuan.


ERAKUSKETA

Euskal Pizkundea 1886-1936,eta 1937ko fusilamenduak: Aitzol eta Lauaxeta”.

Maiatzaren 18tik 26raReina Victoria Pasealekuan

Maiatzaren 18tik 26ra, azoka egingo den gune eta ordutegi berean “Euskal Pizkundea 1886-1936, eta 1937ko fusilamenduak: Aitzol eta Lauaxeta” erakusketa egongo da ikusgai. 

Horiez gain, Santurtziko Udal Liburutegien Sareakhurrengo hauek ere antolatu ditu:


• Maiatzaren 21ean: “Habana” itsasontzia abiatu zeneko urteurrena. Gure liburutegietan orri-markagailuak banatuko dira.
• Maiatzaren 23anZerutik sua dator” film-dokumentalaren emanaldia
• Maiatzaren 23an: Kontakizun Labur-Emakume Kontakizunen XXIII Lehiaketaren sari banaketa, Emakumearen Zerbitzua- Gizarte Ekintza Sailak antolatuta Kresala Aretoan.
• Maiatzaren 24an: Bernardo Atxaga, José Fernández de la Sota, Miguel González San Martín eta Ignacio Martínez de Pisonen “1937. Vidas y bombas” liburuaren aurkezpena.
• Maiatzaren 18tik 26ra: 4 liburu-sorta eta “1937. Vidas y Bombas” liburuaren 20 aleren zozketa.


URTEURRENA 1937-2012 


“Habana” itsasontzia Santurtziko portutik abiatu zen“Habana” itsasontzia abiatu zeneko 75. urteurrena dela-eta, maiatzaren 21ean herriko Udal Liburutegietan orri-markagailuak banatuko dira, gogoan izateko “Habana” itsasontzia Santurtziko Portutik abiatu zen egun hura, 1937ko maiatzaren 21a, egun horretan 3.800 ume baino gehiago joan ziren Britania Handirantz gerrako sufrimendutik ihes eginez.


PROIEKZIOA

Filma / Dokumentala “Zerutik sua dator”.

Maiatzaren 23an

Arratsaldeko 19:00etan

Mamarigako Kulturguneko Areto Nagusian Parroko Elias enparantza z/gMaiatzaren 23an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan “Zerutik sua dator” filmdokumentala ikusteko aukera egongo da Mamariga Kulturguneko Areto Nagusian. Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da, Baleuko e Itesak ekoiztua, eta bertan jasotzen dira duela 75 urte benetan gertatu zena azaltzen duten zenbait lagunen testigantzak, eta baita Bizkaiko Lurralde Historikoko hiru belaunaldiko beste zenbaiten hausnarketak ere.


LIBURUAREN AURKEZPENA 

“1937. Vidas y bombas”

Maiatzaren 24an

Arratsaldeko 19:30 etan

Casa Torre Jauregiko Igarillo Aretoan

Aurkezpenean parte hartzeagatik, ale bat opari

Datorren ostegunean, maiatzak 24, arratsaldeko 19:00 etan Santurtziko Casa Torre Jauregiko Igarillo Aretoan Bernardo Atxagak, José Fernández de la Sotak, Ignacio Martínez de Pisonek eta Miguel González San Martínek idatzitako"1937: Vidas y Bombas" liburua aurkeztuko da. Bertan fikziozko lau kontakizun daude, non Gernika, Eibar eta Bilboko bonbardaketen nondik norakoak azaltzen diren eta Lauaxeta euskal olerkaria eta Robert Capa argazkilariaren berri eman. Aurkezpena Miguel González San Martinek egingo du, “De barcos y aviones” kontakizunaren egileak. Kontakizunaren protagonistak Santurtziko portutik “Habana” ontzian ezagutzen ez duten herrialde eta bizimodu baterantz abiatzen diren umeak dira. “1937: Vidas y Bombas” liburua BBK Fundazioak argitaratu du Bizkaiko gaien bildumaren barruan. Sarrera doan izango da, eta aretoaren edukiera bete arte egongo da sartzeko aukera. Bertaratutakoei ale bana banatuko zaie, liburuak agortu arte.


LIBURU SORTEN ZOZKETA

Maiatzaren 18tik 26ra

Liburutegi Nagusian

Mendizabal Kapitaina, z/gAurten ere, azokan bazkide-txartela erakutsita zerbait erosten duten Liburutegi Sareko bazkideek aukera izango dute Bernardo Atxaga, José Fernández de la Sota, Miguel González San Martín eta Ignacio Martínez de Pisonen “1937. Vidas y Bombas” kontakizun-liburuaren 20 ale eta lau liburu-sortaren zozketan parte hartzeko. Sorta bakoitzean irabazleak berak aukeratzen dituen 60na euroko 4 liburu egongo dira, 2 umeentzat eta beste horrenbeste helduentzat.

 Zozketa maiatzaren 29an egingo da, asteartea, Liburutegi Nagusian.

  Berri ikusiagoak...