Prentsa Aretoa
2012/11/28
Ezkerraldeko eta Meatzaldeko EAJ-PNV "Jonen alde Mobilizatu" izenburuko kanpainan
Eskuko telefono zaharrak batuta, mitokondrietako gaixotasunak dituzten pertsonen bizitza kalitatea hobetzeko botika berriak egiteko ikerkuntza ordaintzea bilatzen da.
Ezkerralde eta Meatzaldeko Euzko Alderdi Jeltzalea "Jonen alde Mobilizatu" izenburuarekin egiten den kanpainan parte hartzea erabaki du. Kanpaina hau Mitokondrietako Gaixotasunen Elkarteak jarri du abian, helburu nagusia halako gaixotasunek jota bizi diren pertsonen bizitza kalitatea delarik.
Parte hartzeko erabaki honen bidez, Abanto, Barakaldo, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Trapagaran eta Zierbenako udalek bat egin dute, mitokondrietako gaixotasunek jota bizi diren umeen gurasoek erabilitako eskuko telefono zaharrak biltzeko sortu duten kanpainarekin.
Josu Bergara Sestaoko alkateak Natividad Garcia, Jonen amarekin batera aurkeztu du ekimena gaur goizean . Jon Barakaldon bizi da eta mitokondrietako gaixotasuna sufritzen du. Bergara eta Natirekin batera egon da Amaia del Campo Barakaldoko EAJren zerrenda-burua, Ezkerralde-Meatzalde osoko EAJ-PNV osoaren ordezkaritzan.
Ezkerralde eta Meatzaldeko EAJ-PNVren arduradunek "Natiren" bidez izan zuten ekimen honen berri . Nati gaurko gizarte sareetan oso era aktiboan parte hartzen duen pertsona da, eta urteak daramatza bere semearen moduko gaixotasuna sufritzen duten pertsonen bizitza kalitatea hobetzeko lanetan. Berarekin harremanetan hasi ondoren eta kanpaina solidario honen inguruko zehaztasun guztiak ezagututa, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko EAJ-PNVk buru belarri parte hartzea erabaki du, eta ahal duen guztia egin. Ondorio modura, eskuko telefonoak biltzeko guneak jarri dira EAJ-PNVk alkatetza duten udal tokietan. Era berean, halako biltokiak jarriko dira Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Batzoki guztietan.
EAJ-PNVk Ezkerralde eta Meatzalde eskualdeotako hiritar guztiak animatu nahi ditu kanpaina honetan parte hartzera. Euskadin egiten den ekimenaz gain, Estatuko beste erkidego batzuetan ere egiten da, besteak beste Gaztela Leonen, Andaluzian eta Balear irletan. Oso esfortzu txikia eskatzen da, kanpainako kartelekin seinaleztatuko diren kutxa eta guneetan jarri behar baitira gehiago erabiltzen ez diren eskuko telefonoak.
Bilduko diren gailuak Valladolid hiriko enpresa batean birziklatuko dira, eta jasoko den diru guztia , mitokondrietako gaixotasunak jota bizi diren pertsonen bizitza kalitatea hobetzeko botikak ikertzeko lanetan inbertituko da, une honetan ez baitago sendabiderik ezta tratamendu eraginkorrik ere ez.
PARTE HARTZKO DEIA
Natividad GarcíaK EAJ-PNVk kanpaina solidario honetan eskaini duen laguntasuna eskertu du, eta udalerri guztietako herritarrak animatu nahi izan ditu parte hartzera. “Askotan ez dakigu zaharkituta geratu zaigun edo matxuratu zaigun eskuko telefonoarekin zer egin, gure elkarteko kutxetako batean sartzen baduzu, Jonen moduko pertsonen bizitza kalitatea hobetzen lagunduko duzu. Keinu sinple honek esanahi erraldoia du gaixoentzat eta familientzat".
Josu Bergara alkateak azpimarratu nahi izan duenez “Ezkerralde eta Meatzaldeko udalerriak betidanik izan dira oso solidarioak, eta horregatik gure esku dagoen guztia egingo dugu Jon eta bere familiari laguntzeko". Alkateak esan duenez "Sestaon Udaletxeko sarreran jarriko da EKkarteak eskuko telefonoak batzeko eman digun kutxa, gure udalerriko herritar guztiek Jonenganako solidariotasuna erakusterik izan dezaten, eta beren eskuko telefonoak bertan jarri ahal ditzaten"
Amaia del Campok baieztatu duenez, Ezkerralde eta Meatzaldeko EAJ-PNVk bere egin du ekimena,eta udal tokietan zen Batzokietan, eskualdeko hiritar guztiek izango dute eskuko telefonoak uzteko tokiak "Barakaldon, gainera- aurreratu du- osoko bilkurari zuzendutako ekimena aurkeztuko dugu Udalak kanpaina honetan parte har dezan eta udal toki ezberdinetan biltokiak jar ditzan, gure inguruko udaletan egingo den bezala, ekimen honek udal aurrekontuari ez baitio kosterik suposatzen" .
Animatu eta parte hartu!
Esteka interesgarri batzuk
- Jonen aldeko kanpainaren gunea : http://www.facebook.com/movilizateconJon
- Mitokondrietako Gaixotasunen Elkartearen web gunea : http://www.aepmi.org/publico/index.php
- Ezkerralde-Meatzaldeko biltokien zerrenda ( udal tokiak zein Batzokiak) :
http://ezkerraldea-meatzaldea.eaj-pnv.eu/eusk/participa_municipio_detalle.php
http://www.facebook.com/EajPnvEzkerraldeaMeatzaldea?ref=hl
MUNICIPIO
ABANTO Batzoki Plaza Eusko Gudariak, 2
ABANTO Piscinas municipales (El Cerro) El Cerro s/n
ABANTO Las karreras -->Super 2000 en Plaza Haritzalde, 7
ABANTO Sanfuentes--> Super 2000 en Bo. El Casal 28
ABANTO Ayuntamiento --> Av. El Minero, 2
BARAKALDO Batzoki de Barakaldo: c/Juntas Generales, 8
BARAKALDO Batzoki de Gurutzeta: c/ Vista Alegre, 11
MUSKIZ Batzoki de Muskiz : Donibane enparantza S/N
ORTUELLA Batzoki de Aiega, Barrio Aiega 27-28
ORTUELLA Batzoki de Lasagabaster, Calle Lasagabaster, 2.
ORTUELLA Ayuntamiento: C/ 1º de Mayo
ORTUELLA OKE (Ortuellako Kultur Etxea): Mendialde kalea, 13. zk.
ORTUELLA Frontón municipal: C/ Mendialde, s/n)
PORTUGALETE Batzoki de Repélega: AV. REPELEGA 17
SANTURTZI Mamarigako kulturgunea C/ Bogadores, 1 (Acceso principal por Pza Párroco Elías)
SANTURTZI Casa Torre: Calle Sabino Arana, 5 S
ANTURTZI Biblioteca Kabiezes: Plaza de Kabiezes, s/n
SANTURTZI Batzoki Murrieta. Av de Cristóbal de Murrieta, 13
SANTURTZI Batzoki Kabiezes. C/Lauxeta s/n (junto a la parada de metro), 4
SANTURTZI Batzoki de Mamariga. Calle Mamariga, 38
SESTAO Batzoki Iparragirre: C/Iparragirre nº2
SESTAO Batzoki Kueto: C/Condesa Pardo Bazán 15
SESTAO Ayuntamiento plaza del Kasko s/n
TRAPAGA Batzoki Trapagaran Avda. 1º de Mayo nº 10
TRAPAGA Ayuntamiento, Lauaxeta Enparantza S/N
TRAPAGA Casa de la cultura , Funikular Kalea nº 12
ZIERBENA Ayuntamiento de Zierbena, Aldapa 1,
ZIERBENA Kultur Etxea de Zierbena, San Roman 6B
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/02
EBB
2022/12/19