SANTURTZI

Prentsa Aretoa

2012/10/26

Santurtziko Nazioarteko Abesbatzen XXXIII. Topaketetan 260 abeslari bilduko dira.

Asteburu honetan Santurtzik abesbatzen topaketei emango die hasiera, aurten 33. edizioa, eta kontzertuak urriaren 26tik azaroaren 10era arteko asteburu guztietan egingo dira. Abesbatzen Nazioarteko Topaketak Santurtziko Lagun Zaharrak Koral Elkarteak antolatu eta Santurtziko Udaleko Kultura Arloko Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Erakundeak babestu ditu.

rss Ezagutzera eman


 Ohi bezala, kontzertuak San Jorge elizan egingo dira iluntzeko 20:30ean eta doan izango dira. Musika-topaketa hauetan 3.000 lagunetik gora biltzen dira abesbatza ospetsuetako batzuei entzuteko. Aurtengo programan Ezkerraldeko abesbatzen amateurtasuna bultzatu nahi izan da, zehatz-mehatz Sestao eta Santurtzikoa, baina ez dira alde batera utzi nahi izan nazioartean izen handia duten abesbatzak. Horrela bada, bereziki nabarmendu beharra dago hiru abesbatzaren parte hartzea: Antiphona Korala, azken 6 urteotan Europan egin diren Lehen Mailako sei koral-lehiaketetako bostetan aritu dena, The Rose Ensemble-Saint Paul, Tolosako 2007ko lehiaketan Lehenengo Saria eskuratu zuena Eliz Musika arloan eta 2.a Elizarako ez den Musikan, eta azkenik, New Dublin Voices, 2009 eta 2011 urteen artean nazioarteko bost koral-lehiaketatan 13 sari jaso dituztenak.

  Berri ikusiagoak...