SANTURTZI

Prentsa Aretoa

2013/01/04

Kalitatea eta aniztasuna Santurtziko Serantes Kultur Aretoak 2013ko lehen seihilekoan eskainiko dizkigun ikuskizunetan.

2013ko lehen seihilekoan izango dugun eszena-programazioan nabarmenak dira ikuskizunen kalitatea eta aniztasuna.Guztira, hogei ikuskizun programatu dira areto barruan emateko, horietako sei haurrentzat eta familia osoarentzat, eta sei horietatik, lau euskaraz.

rss Ezagutzera eman
Kalitatea eta aniztasuna Santurtziko Serantes Kultur Aretoak 2013ko lehen seihilekoan eskainiko dizkigun ikuskizunetan.

ARGAZKIA JAITSI

Programatutako antzerki saioak asko dira, horien artean ekoizpen mexikar bat dugu “Más pequeños que el Guggenheim” komedia, eta zenbait euskal antzerki-lan, hala nola, “A fuego lento”, “A media noche” eta “Avanti” gaztelaniaz, eta “Soinujolearen semea” euskaraz, denak helduentzat, non hainbat euskal aktore ezagunek hartuko duten parte, esate baterako, Alfonso Torregrosak, Joseba Apaolazak, Patxo Telleriak, Asier Hernándezek, Itziar Atienzak, Iñaki Fontek...Aurtengo programazioan komediaren alderdi ugari ikusteko aukera izango dugu. Horrela bada, Eva Hachek eta Angeles Martínek “Fisterra” ekarriko digute, Yllana taldeak “Muu 2”, zezenketen munduaren inguruko satira bat eta Miguel del Arco zuzendari bikainak “El manual de la buena esposa” antzezlana, non Francoren garaiko emakumeen egoera ezagutuko dugun. Azkenik, Juan Cabestanyren “El traje” antzezlana politikaren eta arimaren ustelkeriaz arituko zaigu.Urtero bezala, musikak ere izango du aurtengo programazioan lekua. Bi kontzertu izango ditugu: Café Quijanok eta Marlangok eskainitakoak, eta Verdiren “Nabucco” opera.Sarreren prezioa ez da berbera izango ikuskizun guztietarako. Umeentzako antzezlanek 4 euro balioko dute eta operak 30. Helduentzako antzezlanetarako sarreren prezioa 10 eta 18 euro artekoa izango da, eta kontzertuena 15 eta 22 artekoa.

Hona hemen eszena-ikuskizunen zerrenda:

DATA
IKUSKIZUNA/Konpainia/Ekoiztetxea/Interpreteak

PREZIOA

2013-01-11“A fuego lento”, ETA erakundearekin izandako elkarrizketei buruzkoa15 €

2013-01-19Café Quijano taldearen kontzertua22 €

2013-02-01Tanttaka taldearen “A media noche”  antzezlana –Bat-bateko harreman sexual batek Helenaren (Itziar Atienza) eta Boben (Iñaki Font) bizitzak hankaz gora jarriko ditu12 €

2013-02-15“Más pequeños que el Guggenheim” (Dramaturgia Sari Nazionala- Mexiko) 4 lagun langabe bakardadeari eusten saiatuko dira antzerkiaren bidez.12 €

2013-02-22“Nabucco” opera30 €

2013-03-01MARLANGO Kontzertuan15 €

2013-03-15Juan Cavestaniren “El Traje” (ustelkeria politikoari buruzko komedia lazgarria)15 €

2013-03-22“Un trozo invisible de este mundo” antzezlana, Juan Diego Bottoren eskutik, erbesteari eta immigrazioari buruzkoa18 €

2013-04-05“Naturaleza muerta en una cuneta”, Adolfo Fernándezen eskutik. Thriller poliziako honetan inspektore batek hilketa bat ikertu beharko du18 €

2013-04-19“Fisterra” Eva Hache eta Angeles Martinen eskutik18 €

2013-04-26 “Avanti” – Billy Wilder zine zuzendariaren komedia zinematografikoaren egokitzapena15 €

2013-05-10“Soinujolearen semea” (euskaraz). Bernardo Atxagaren izen bereko eleberrian oinarritutako antzezlana12 €

2013-05-24“El manual de la buena esposa”- Komedia honetan frankismo garaian emakumeak zein rol izan zuen ikusiko dugu18 €

2013-01-13Alabatxo –Euskaraz- (Haur eta familia osoarentzako antzezlana)4 €

2013-01-27La Gran A…ventura (Haur eta familia osoarentzako antzezlana)4 €

2013-02-10Odisea (Haur eta familia osoarentzako antzezlana) –Euskaraz-4 €

2013-02-24Hareazko Ipuinak (Haur eta familia osoarentzako antzezlana)4 €

2013-03-10Space-ko Zarama (Haur eta familia osoarentzako antzezlana)4 €

2013-03-24Munduari Itzulia… (Haur eta familia osoarentzako antzezlana)    -Euskaraz-4 €


  Berri ikusiagoak...