Prentsa Aretoa
2013/04/15
San Jorge 2013 Santurtzi jaietan
Santurtziarrek hasiera emango diote Bizkaiko jaietako egutegiari San Jorge herriko zaindariaren omenez egiten diren jaien bidez. Jaiok bi asteburutan ospatuko dira, apirilaren 19,20,26,27 eta 28an hain zuzen, baina hilaren 23an, San Jorge eguna, ekitaldi bereziak egingo dira. Jai-gunea ohikoa izango da, hau da, Parke Nagusia, Oinez gunea, Juan José Mendizabal Enparantza, Arrantza Portua, Gernika Parkea eta parke berria.
San Jorge 2013 Santurtzi Jaietan
JAI EGITARAUA - 2013/04/15
Santurtziko San Jorge jaiek hasiera emango diote Bizkaiko jaietako egutegiari
Santurtziko jai nagusiak Karmengo jaiak (uztailean) diren arren, San Jorge jaietan ia 50 jarduera burutuko dira. Horien artean nabarmenenak hauexek:
- Herriko taldeen bi kontzertu, larunbatetan:
Apirilaren 20an HIRUKOA, DEX eta PARA GUSTOS & VENENO HELLZ Hip Hop banden emanaldia
Apirilaren 27an DESKUADRE, DIAS NEGROS eta THE NAME Rock and Roll bandena
- Apirilaren 20an Txakolin azoka egingo da, Bizkaiko Txakolina Kontseilu Erregulatzaileak antolatuta-Apirilaren 28an umeen dantza-alardea Oinez gunean. Bertan Santurtzi eta Bilbo Handiko umeen dantza-taldeek hartuko dute parte, guztira 800 dantzari arituko dira.-Santurtzi Sarien IV. Edizioa, Santurtzi Gastronomika Elkarteak antolatuta- Aire Zabaleko VII. Pintura Lehiaketa.
Serantes Kultur Aretoak San Jorge jaiak antolatzen ditu herriko hainbat erakunderen laguntzaz, hala nola San Jorgeko Txosna Batzordea, el Abra Ostalaritza, Gabriel Aresti kaleko ostalariak, Santurtzi Gastronomika, Merkatari Batuak, Atletismo Kluba, “Itsasoko Ama” arraun-taldea, Euskal Dantza Taldeak, Santurtziko Txistulari eta Musika Bandak eta Turismo, Merkataritza eta Kirol Udal Arloak.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/02
EBB
2022/12/19