SANTURTZI

Prentsa Aretoa

2013/06/19

EUSKAL KOSTALDEKO MUSEOEN SAREAREN JARDUERA PROGRAMAREN AURKEZPENA ETA TXARTEL BERRIAREN AURKEZPENA.

Gaur asteazkena, ekainaren 19an, goizeko 11etan, Donostiako Aquariumeko Auditorioan Euskal Kostaldeko Museoaen Sareak, ekainaren 22 eta 23an burutuko duen Euskal Kostaldeko Museoen egunerako sortutako jarduera programa eta sareak sortu duen Txartel berrearen aurkezpena egin da.

rss Ezagutzera eman
EUSKAL KOSTALDEKO MUSEOEN SAREAREN JARDUERA PROGRAMAREN AURKEZPENA ETA TXARTEL BERRIAREN AURKEZPENA.

ARGAZKIA JAITSI

Lantalde horrek Euskal Kostaldeko (Bizkaia eta Gipuzkoa) kultura-ekipamendu guztien lankidetzarako gune izan nahi du, eta museoak, interpretazio-zentroak eta eskuragarri dauden bestelako baliabideak elkartu nahi ditu, Euskal Kostaldean barrena baterako eskaintza turistikoa osatzeko asmoarekin. Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek parte hartu dute Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak bultzatutako Euskal Kostaldearen Turismo Plan Zuzentzailearen ezarpenetik eratorritako sarean, eta sareak berrogeita hiru kide ditu guztira, besteak beste, Donostiako Aquariuma eta Untzi Museoa, Getariako Balenciaga Museoa, Gernikako Bakearen Museoa, Bermeoko Arrantzaleen Museoa, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa eta Bizkaia Zubia, Getxo eta Portugalete lotzen dituena.
Sarea sortzearekin batera, kostaldeko kultura eskaintza hedatu nahi da eta eskaintza horri balioa eman nahi zaio, itsas ondarean arreta berezia jarriz, museo-produktu komunak garatuz, proiektuak partekatuz, eta Euskal Kostaldearen turismoa sustatzeko eta komunikatzeko ekintzak bultzatuz.Lankidetza-foro hau jendaurrean aurkezteko ekitaldia toki ezin hobe batean egingo da, hain zuzen ere Aquariumeko Auditorioan eta sarea osatzen duten kultura-ekipamenduetako arduradunak egongo dira bertan.

Euskal Kostaldeko Museoen TXARTEL BERRIA.

100.000 txartel atera ditugu, horietako 50.000 txartel Euskal Kostaldeko Museoetan banatuko direnak eta besteak Euskal Kostaldeko turismo bulegoetan banatuko dira. Museo bakoitzak, txartelak banatzerako orduan, entitatearen zigilua jarri beharko du atzeko aldean eta prest edukiko ditu beste ekipamentuetako abaintailak jasotzeko. Turismo bulegoek ordea, txartel hauek banatu ditzake baina inongo kasuan ezingo ditu beraiek baieztatu, Euskal Kostaldeko Museoen zigilua ezinbestekoa izango baita.
Hemen atxikita dauzkazue ekainak 22 eta 23ko asteburura begira kostako Museo desberdinek antolaturiko ekintza eta ekitaldiak eta txartel berriaren abaintailak.
22-23 KO EKINTZAK eta JARDUERAK

http://www.losmuseosdelacostavasca.com/egitaraua/museoenPrograma-Programa%20museos2013.pdf

Txartel berriaren ABANTAILAK:
http://www.losmuseosdelacostavasca.com/txartela/museoenTxartela-tarjetaMuseos2013.pdf

  Berri ikusiagoak...