Prentsa Aretoa
2013/10/03
Santurtziko Antzerki Jaialdiak Kale Antzerkia berreskuratuko du
Urriaren 25etik azaroaren 23ra izango den Santurtziko XXXIV Antzerki Jaialdiak kale antzerkia berreskuratuko duenez, 4 kale ikuskizunekin hasiko da.
Antzerki jaialdirik zaharrenak, oraingo honetan, aretoko 13 antzezpen izango ditu, hauetako bi erabateko estreinaldiak direnak: “Ejecución Hipotecaria”, besteak beste, Adolfo Fernandezek zuzendu eta antzeztua, gure antzezlari ezagunenetako bat, eta Titzina Teatroa taldearen “Distancia siete minutos”. Halaber, gainontzeko antzezlan arteko askok estreinaldia izango dute Euskadin, hala nola: “Antígona Siglo XXI”, iaz Meridako Jaialdian antzeztu zena, edo “La Tempestad”, hain kritika onak izan dituena.
Antzerki programazioaren barruan, antzezlanez gain, bi dantza ikuskizun izango dira: “Constelaciones”, familia osoarentzat, Aracaladanza taldearena eta “Rango” eta “Suite Flamenca” Antonio Gades Fundazioarenak. Eszenaratuenetarikoa izan den opera ere izango dugu: “La Traviata”. Euskarak ere bere lekua izango du “Hiru” antzezlanean.
Ikusle-entzule gazteek “Maravillas” zirko-antzerki ikuskizunarekin gozatu ahal izango dute eta umeak mundu magiko batera eramango ditu “La casa flotante” ikuskizunak, musika, txotxongiloak, antzezleak eta proiekzioak izango dituena.
Ohi denez, Santurtziko Antzerki Jaialdiak antzerki munduan ezagunenetarikoak diren izen batzuk gonbidatu ditu: “El Brujo”, Amparo Larrañaga, María Pujalte...
Antzerki Jaialdirako txartelen prezioak oso neurrizkoak dira, 110 euro balio duen lan guztietarako (haurrentzako biak izan ezik) abonua dagoelarik.
Aurten, gainera, antzerki jaialdiaren barruan erakusketa bat egongo da, Gorakada Antzerki Taldeak azken 25 urteko lan garrantzitsuetan erabili dituen txotxongilo eta eszenografiak erakusgai izango dituena. Beste udalerri batzuetan egon bada ere, erakusketa jaialdiarekin batera egotea nahi izan dugu eta inaugurazio egunean Javier Tirado santurtziarra omenduko dugu, antzerki talde honetako kide adierazgarrienetako bat eta erakusketa honetako txotxongilo askoren egilea dena.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/02
EBB
2022/12/19