Prentsa Aretoa
2013/10/11
Hezkuntza arloko profesional eta aditu zenbaitek ikusten dute, euskara geldi-geldika aurrera egiten doala Ezkerraldean, Meatzaldean eta Enkarterrin
Sabino Arana Fundazioak eta Bideko Argia kultur elkarteak elkarraldi bat antolatu dute, bateko, gogoeta egiteko euskarak erabil esparruetan (gizarte-bizitza, administrazioa, aisia etab.) bizi duen egoeraz, eta, besteko, haren garapena eta aurrera egiten segi dezan abiatu beharreko ekimenak aztertzeko.
Santurtziko Dorretxe jauregian hogeita hamar bat pertsona bildu dira, adituak eta Ezkerraldean, Meatzaldean eta Enkarterrin euskararen eta euskal kulturaren garapenaren eta etorkizunaren alde lan egiten duten elkarteetako eta erakundeetako ordezkari zenbait, eskualde horretan guztian hizkuntza normalizatzen joan dadin egiten diren ahaleginak eta, halaber, hura indartzeko beharko liratekeen programak aztertzeko.
Gai horren inguruko kontuak aztertzen jardun dutenak izan dira: Gotzon Lobera, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria (Eusko Jaurlaritza). Olatz Altuna, Soziolinguistika Klusterreko kidea; Jon Aizpurua, Plangintza eta Azterlanetako zerbitzu-burua; eta Patxi Alberdi, Bizkaiko Foru Aldundiko Hizkuntza Gizarteratzeko Ataleko burua.
Horrenbestez, bada, Jon Aizpuruak zenbait datu eman du “Erroldako datuetan oinarrituta, Euskarak Ezkerraldean izan duen bilakaera”ren berri emateko; Olatz Altunak eskaini duen hitzaldiaren ardatza izan da, “Euskararen kaleko erabilpena Ezkerraldean”; Patxi Alberdik “Bizkaiko Foru Aldundiak euskara Ezkerraldean sustatzeko dituen lehentasunezko jardun-esparruak” hartu ditu mintzagai; eta Gotzon Loberak berba egin du, “Bilakaeraz, oraingo egoeraz eta Herri Administrazioak Ezkerraldean etorkizunerako dituen erronkez ”.
Datuek hala diote. Euskara Ezkerraldean biziberritze-prozesu garrantzitsu bat bizitzen ari da, hamarkadatan zehar alderantzizkoa bizi izan duen arren, nahiz eta gauza arraroa edo gutxi jakina izan ez. Izan ere, Jose Antonio Uriarte aita frantziskotar eta euskalkien ikertzaileak 1864an egindako azterlan batek jakin eragin zuen ezen, Ezkerraldeko biztanlerik gehienak euskaraz mintzatzen zirela eta gaztelania gazte gutxi batzuek bakarrik erabiltzen zutela komunikatzeko. Gero, jasan zituen jazarpenek eta debekuek haren atzerakada areagotu zuten.
Orain, herritarren eta instituzioen nahimenari eta ahaleginari esker, euskara orduan galdutako eremua berreskuratzen ari da. Biziberritze hori hizkuntzaren beraren biziraupena bermatzen ari da; hain zuzen ere, horixe da mintegi honen antolatzaileek espero dutena, hots, etorkizunerako joera hortik joatea.
Goizeko debatea esparru horren zenbait alderditan ardaztu da, besteak beste: nondik gatoz?, zein da euskaren gaur egungo egoera?, zeintzuk dira inguru horretan hizkuntza normalizatzeko egiten ari diren ahaleginak? Zeintzuk programa beharko lirateke hura indartzeko?
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/02
EBB
2022/12/19