SANTURTZI

Prentsa Aretoa

2014/01/09

Santurtziko Serantes Kultur Aretoak eszena-programazio txalogarria eskainiko digu lehen seihilekoan

Gabonen ostean, Serantes Kultur Aretoak, ohi denez, urteko lehen seihilekoko eszena-programazioa aurkezten digu. 2014 honetan, bere lan ildoari jarraiki, bost hilabetez askotariko programazioa bildu du ;generoei dagokienez opera, antzerkia, dantza eta familiarentzako antzerkia . Kalitatea izango da aurkeztuko dituen lan guztietan. Honi guztiari, arte eszenikoetan interesa duten guztiak antzoki eroso honetara hurbiltzeko Serantes Kultur Aretoak duen arrazoizko prezioen politika gehitu behar zaio.

rss Ezagutzera eman

Guztira 21 areto ikuskizun izango dira urtarriletik maiatzera bitarteko programazioan. Haurrentzat eta familia osoarentzat sei izango dira, hiru euskaraz, bat keinuen bidezkoa, bat dantza ikuskizuna eta azkena dantza-antzerkia.  Haurrentzako gozamenerako apustu ziurra, arretaz aukeratutako lanak baitira.
Antzezlanen artean hurrengoak ditugu besteak beste: “Los hijos de Kennedy¨,  Maribel Verdúk, Ariadna Gilek, Enma Suarezek antzeztua, “No se elige ser un héroe”, Juanjo Artero eta Carmen Ruiz izanik antzezle nagusiak, “Ultima Edición” lanak Natalia Dicenta polifazetikoa du antzezle bat, “El Veneno del Teatro”, Mario Gasek zuzendua eta Miguel Angel Solká eta Daniel Freirek antzeztua, “La Punta del Iceberg” Teatro La Abadíaren ekoizpena, “Juana La Loca, La reina que no quiso reinar”, Gema Matarraz antzezlearekin, zeinen lanak laudorio ugari jaso duen eta “Palabras”, bihotzeraino heltzen den antzezlana, zenbait emakumek pairatzen dituzten tratu txarrak kontu handiz eszenaratzen baititu. Els Joglars ere izango dira  Serantes Kultur Aretoa Antzokian “El coloquio de los perros” lanarekin. Bertan, besteak beste, Ramón Fontseré erregaitza ikusi ahal izango dugu or jakintsuaren lana egiten.
Dantza aurten helduentzako hiru lan zoragarrien bidez agertuko da gure eszenatokian. Nazio mailan ballet onenetakoak eta oso estilo desberdinak dituztenak, baina ibilbide finkatu eta ospetsua dutenak:  Victor Ullateren Balletaren eskutik “El arte de la danza”, Andaluziako Ballet Flamenkoaren eskutik “En la Memoria del Cante:1922” lan berria eta Sol Picóren Ballet Taldearen eskutik “Memorias de una pulga”. Hirurak dira apustu ziurrak,  koreografia ikusgarriak, dantzarien teknika bikaina eta ikus-entzuleen artean sortzen duten zirraragatik. 
Euskaraz bi lan izango dira. Batetik “Hamlet” antzezlana, XXI. mendera eta Euskal Herrira egokitua. Bestetik Mikel Labora handiaren omenez egindako “Zazpi Aldiz Elur” musika-antzerkia izango dugu, Tanttaka Taldea edo Bernardo Atxagaren parte-hartzearekin besteak beste.
Showa: “El Intérprete” lanak,  Asier Etxeandiarekin,  gure bizitzaren parte diren kanta eta antzezle dramatikoen gainbegiratua eskainiko digu. Lan hau kritikak eta ikus-entzuleek goretsi eta txalotu dute. 
Operak ere lekua izango du “Las Bodas de Fígaro” lanarekin, Mozarten konposizio antzeztuena dena.
Sarreren prezioa umeen antzezlanetan 4 eta 6 euro artekoa izango da eta operan 30 eurokoa. Nagusien antzezlanetan, berriz, 12 eta 20 euro artekoa izango da.

http://www.serantes.com/pdf/eventos/programa-egitaraua_ENE-MAY-2014_SKA.pdf

  Berri ikusiagoak...