SANTURTZI

Prentsa Aretoa

2015/01/07

"Burutik Erantzia" erakusketa, Euskal Herriko buruko apaingarrien gainekoa.

Hurrengo ostiralean, urtarrilak 9, 19:30ean Santurtziko Casa Torre Jauregian izango den "BURUTIK ERANTZIA" erakusketaren inauguraziora gonbidatzen zaituztegu atseginez. Bertan Serantes Kultur Aretoko Presidente jauna eta Sestaoko Kultura Zinegotzi andrea izango dira. Sestaoko Eusko Lorak euskal dantza taldeak antolatzen duen erakusketan XIII. mendetik XX. mendera arteko Euskal Herriko 60 bat buruko apaingarri egongo dira. Erakusketa urtarrilaren 22ra arte egongo da ikusgai, astelehenetik igandera, 9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:30era.

rss Ezagutzera eman