SANTURTZI

Prentsa Aretoa

2015/02/22

Aintzane Urkijo izango da Santurtziko EAJ-PNVren alkategaia

Orain arte egin duen ibilbide politikoan, Urkijo Merkataritza eta Turismo zinegotzia izan da legegintzaldi osoan, eta une honetan da Santurtziko Gizarte Ekintzako zinegotzia

rss Ezagutzera eman
Aintzane Urkijo izango da Santurtziko EAJ-PNVren alkategaia

ARGAZKIA JAITSI

Aintzane Urkijo emakume hurbila da, esandakoa betetzen duena eta harreman hurbilean asko irabazten duena. Bere lehen legegintzaldian (2007-2011) Santurtziko gobernu taldean eraman zuen Merkataritza eta Turismo gaiei zegokiona, eta bigarren legegintzaldi honetan (2011-2015) Gizarte Ekintza eta Berdintasunaren mundua ezagutu ahal izan du, udal arlo horretako zinegotzi arduraduna izan delarik.

Santurtziar hau Euskal Filologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta legegintzaldi bi hauetan eszedentzian egon da, 10 urtetan eskolak eman zituen ikastetxeko ikasgeletatik urrun. Aurretik ere beste ikastetxe batzuetan aritu zen eta begirale ere izan zen ume eta gazteen udalekuetan.

Hiru semeren ama da, eta maiatzeko hauteskundeetarako EAJ-PNVren alkategaia izango da. Santurtzi herriaren eraldaketarekin segitu nahi du azken zortzi urteotan gobernu taldearen barruan egin duen lanari jarraipena emanez.

Oso gaztetik sartu zen EAJ-PNVren barruan, eta jaio zenetik ez dio behin ere Alderdi Egunari huts egin. Familia eta lagunekin egoteko eguna da berarentzat. EGIn ere oso parte hartze aktiboa izan du nerabezarotik, eta Gaztetxuen begirale izan da hainbat urtetan.

Hurbiltasuna, zintzotasuna eta lan taldean aritzeko gaitasuna ere badira santurtziar honen ezaugarriak. Baloreen garbitasuna ere bada helburu sozialeko hainbat alorretan bere laguntasuna eskaintzen duen emakume konpromisodun honen ezaugarria.Izan ere, etengabea da herriko elkarteekin mantentzen duen harremana, bere ardurapeko esparruan egin behar duen lanagatik eta kausa ezberdinetan laguntzeko duen joeragatik.

Zaletasunen artean ditu irakurtzea, familian bidaiatzea eta geratzen zaion denbora apurra lagunekin egotea. Erraz aurki dezakezu familiarekin edo lagunekin herrian edo portuan paseoan.

  Berri ikusiagoak...