SANTURTZI

Prentsa Aretoa

2015/11/05

Santurtzik ikasketa-orduak batuko ditu hainbat GKEren alde

Hilabete batez, ikasleek bere ikasketa orduak ongintzarako eskainiko dituzten; hau da, ordu bakoitzeko, GKEek bilatuko dituzten babesleek euro bat emango dute urte bakoitzean aukeratu den ongintzazko jarduerarako

rss Ezagutzera eman
Santurtzik ikasketa-orduak batuko ditu hainbat GKEren alde

ARGAZKIA JAITSI

Beste behin ere, eta laugarren urtez, azaroaren 5etik aurrera eta hilabete oso batean, Santurtziko Liburutegi Zentraleko Nagusien Atalak XIII. Ongintzazko Ikasketa Olinpiadan parte hartuko du, besteak beste Coopera, Nazioarteko Lankidetza eta ACTEC   Gobernuz Kanpoko Erakundeek osatzen duten partzuergoak antolatutako Garapenerako Sentiberatze eta Hezkuntza egitasmoan.

Jarduera honen helburua da hilabete batez, Santurtziko Liburutegi Zentraleko Nagusien Atala Areto Solidario bihurtzea, zeinetan ikasleek bere ikasketa orduak ongintzarako eskainiko dituzten, hau da, ordu bakoitzeko, GKEek bilatuko dituzten babesleek euro bat emango dute  urte bakoitzean aukeratu den ongintzazko jarduerarako. Aurtengoa Senegalen eta Ekuadorren egingo diren egitasmoetarako batuko da, lehengoan Coopera GGKEk parte hartzen du eta bigarrenean Nazioarteko Lankidetza GKEk.

Laugarren urtea da sentiberatze eta solidariotasun ekimen honetan laguntzen dela eta herritarrek oso modu berezian parte hartzen dute- ikasten,hain zuzen- eta urte guztietan kopuru esanguratsuak lortu izan dira. Gutxi gora behera 1000 euroko kopurua izaten da ekimen honekin lortzen dena.

Liburutegi Sarearen aburuz, honakoa liburutegi publikoek beren sorreratik hezkuntza, kultura eta informazioaren alde  daukaten helburuari  eusten dion ongintzazko ekimena da.

  Berri ikusiagoak...