Prentsa Aretoa
2015/12/02
BBBk Ernai-k Santurtziko batzokian jarri duen pankarta iraingarria gaitzetsi du eta Sorturi eskatu dio elkartea publikoki larderiatzea
Bizkaiko jeltzaleen exekutibak halako jarduera guztiak erabat desagerraraztea exijitu du, bake eta bizikidetzarako bidea arraildu egiten dutelakoan
Bizkai Buru Batzarrak salatu egin nahi du Santurtziko batzokiko atean bart gauean jarri duten pankarta iraingarria. Ernai taldeko kideek (pankarta elkarte horrek firmatua egon da) jeltzaleen egoitzan jarri dute “Santurturtzin 244 gazte langabetu. PNV kapitalaren morroi” esaten duen pankarta.
BBBk halako jarduerak erabat desagertzea exijitu du eta sendotasun osoz gaitzetsi du Sorturen gazte erakundeko gazteek burutu duten ekintza hau. Era berean adierazi du halako ekintzak gaurko denboretatik at geratu direla eta bakea eta bizikidetza lortzeko bidea arrailtzeko besterik balio ez dutela.
BBBk Sorturi eskatzen dio halako jarduerak gaitzestea eta bere gazteak larderiatzea, beste talde politikoari eta izpiritu demokratikoari berari egin zaion eraso honengatik.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/02
EBB
2022/12/19