Prentsa Aretoa
2016/03/30
Euzko Abertzaleak taldeak funtzioko Espainiar Gobernuari exijitu dio Euskadiko siderurgia sektorearen alde "aurpegia ematea"
Pedro Azpiazuk azpimarratu du funtzioko Industria Ministroak "azalpenak" eman behar dituela "euskal altzairugintza sektoreak une honetan bizi duen egoera latzaren aurrean Espainiar Gobernuak egin dituen gestioen inguruan".
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Taldeak funtzioko Espainiar Gobernuari exijitu dio gaur altzairugintza sektorearen alde "aurpegia ematea" eta berriz ere eskatu du "une honetan egoera latz eta kezkagarria bizi duten euskal siderurgia enpresen lehiakortasunaren aldeko neurriak hartzea eta tresnak abian jartzea".
Pedro Azpiazuk, Euzko Abertzaleak Taldean energia gaietarako bozeramaileak Kongresuan ospatu den Industria Batzordean baieztatu duenez Espainiar Gobernuak "azalpenak eman behar ditu altzairugintza sektoreak Euskadin bizi duen egoera kezkagarriaren aurrean egiten ari den gestioen inguruan" eta berriz ere esan du EAJ-PNVk duela aste bi Kongresuan erregistratu zuen agerraldi eskariari erantzun behar diola Jose Manuel Soria funtzioko ministroak siderurgia sektorearen defentsaren alde eta Txinako `dumping´ delakoaren kontra egin dituen gestioak azal ditzan, bereziki AcelorMittal enpresak Sestao eta Zumarragan dituen enpresen itxiera saihesteko.
Azpiazuk gogoratu du agerraldi eskariaz gain Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak idatzizko hainbat galdera erregistratu dituela baina oraindik ez duela inolako erantzunik jaso. "Funtzioko Gobernuak aurre egin behar die mahai gainean dituen arazoei; funtzioko egoeran baino, "defuntzionatuta" dagoen gobernuaren aurrean gaude" salatu du.
Diputatu jeltzaleak adierazi du sektoreak berez bizi duen krisiari eransten zaizkiola Txinatik egiten ari den `dumping´ delakoa eta Euskadin siderurgia enpresa handiek pairatzen duten energiaren koste altua, azken arazo hau beste hainbatek ere sufritzen duten arren. Ildo beretik deitoratu duenez "Europar Batasunean ez bezala, egoera konpontzen hasiak baitira, guk ez daukagu Espainiar Gobernua esparru honetan egiten ari denari buruzko informaziorik”. “Euskadin funtsezko eta oso garrantzitsua izan den eta den sektorearen aurrean gaude, jokoan daude hainbat lanpostu zuzen eta beste horrenbeste zeharkako; Espainiar Gobernua lanean hasi behar da behingoz" ezarri du.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/02
EBB
2022/12/19