SANTURTZI

Prentsa Aretoa

2016/05/07

Urkullu: “Euskadin, onena iristeko dago”

Iñigo Urkulluk hitzaldi sentikorra egin du Gasteizen Aberri Batzarrak udazkenean ospatuko diren hausteskundeetan Lehendakarigai izendatu eta gero

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi duenez, azken urteetako zailtasunak alde batera utzita, Euskadin onena iristeko dago. Gaur EAJko Aberri Batzarraren bitartez Lehendakari izateko hautagai izendatua izan den Iñigo Urkullu, ziur dago elkarrekin lanean, pertsonen zerbitzura egongo den Euskadi lehiakor berriaren ametsa beteko dugula.

EAJak Urkullu Lehendakaria buru izango den Eusko Legebiltzarrerako hautagaitza erabaki du. Gaur Gasteizeko Europa Jauregian izan den batzarraren ostean, Urkulluk eskerrak eman ditu beregan jarritako konfiantzagatik, eta Herri honengatik onena emango duela ziurtatu du. Bere hitzaldian, Lehendakariak esan du ibiltzeko bide luzea dugula. Ekonomia suspertzen ari da, eta Urkulluk defendatu beharrekoa azaldu du: haztea, aberastasuna hobeto banatzea, bekak gehien behar dituztenei helaraztea, kalitatezko enplegua sortzea, industriaren ikerketaren eta teknologia-garapenaren bidez lehiakortasuna handitzea. Era honetan, etorkizunera begira lau lan-ildo ezarri ditu Euskadirentzat: kohesioa eta bizi kalitatea; ondarea, instituzioak, identitatea eta kultura zaindu; mundu zabalean lekua aurkitu; eta azkenik, hazteko eta kalitatezko enplegua sortzeko aukerak sustatu.

Urkullu Lehendakariak alderdi politikoek, instituzioek eta elkarteek elkarrekin lan egin behar dutela esan du. “Hazteko elkarrekin zer egin dezakegun zehaztu behar dugu”, adierazi du. Pertsonen alde, gizakien askatasunean eta duintasunean oinarritutako bakearen alde, arima duen Europa baten alde eta Autogobernu handiagoaren alde egindako elkarlana. Autogobernua etorkizunerako bermea da. Izan ere, Urkulluren ustez, autogobernua handitzeak ongizatea handituko du. Lehendakariak errespetatu eta beteko den hitzarmen berria nahi du, herritarrek erabakiko dutena. Lehendakariaren iritziz, agerikoa da elkarrekin, elkarlanean, Euskadiren etorkizuna bermatuta dagoela eta Euskadin, onena iristeko dagoela.

  Berri ikusiagoak...