Prentsa Aretoa
2017/03/17
Trenbide Hego Bariantean modu koordinatuan eta zorroztasun osoz lan egiteko konpromisoa hartu dute euskal instituzioek
Bat datoz, lurraldearen garapen sozioekonomikorako, eta leihakortasunerako bultzada oso handia izango dela esatean, baina pazientzia eta ulermena eskatu dute, lanak ez baitira 2020 baino lehen hasiko
Argazkiak...
Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura saileko ordezkariek bilera informatiboa egin dute trenbide hego bariantearen proiektuan zerikusia izango duten herrietako alkateekin. Jaurlaritzak honela, asteazkenean Madrilen Ministerioarekin sinatu zen protokoloaren berri eman die honenbestez herrietako ordezkariei.
Bileran buru Arantxa Tapia sailburua izan da, eta berarekin Aintonio Aiz sailburuordea eta Eusko Trenbide Sareko zuzendari nagusia Aitor Garitano ere izan dira. Alkateen artean berriz, Bilboko Juan Mari Aburto, Basauriko Andoni Busquet, Barakaldoko Amaia del Campo, Ortuellako Saulo Nebreda, Portugaleteko Mikel Torres, Santurtziko Aintzane Urkijo, Sestaoko Josu Bergara eta Trapagako Xabier Cuellar egon dira bileran. Helburua Trenbidearen hego bariantearen enkomienda aztertzea.
Eusko Jaurlaritzak deitutako bileran,hainbeste urtetan zehar egin den eskaerari irtenbidea emango dion akordioa Ministerioarekin zein terminotan sinatu den azaldu zaie herrietako arduradunei.
Estadio berria: aurrekontu konpromisoak eta data zehatzak
Bertaratu diren ordezkari guztiek euren poza erakutsi dute etorkizunerako bariantea beste estadio batean dagoela ikusirik, asmoez gain, badagoelako orain dokumentu bat Sustapen Ministerioaren eta ADIFen konpromisoa jasotzen duena, eta epeak eta inbertsioak eta zenbateko ekonomikoak ere zehazten dituena.
Koordinatzeko konpromisoa eta erraztasunak emateko jarrera
Era berean sailburuak eta alkateek konpromisoa hartu dute elkarrekin lan egiteko, modu koordinatuan etorkizuneko lanaren erritmo ona ziurtatuz, eta erraztasunak emango dituzten erakundeak izanik, bakoitzari dagozkion konpetentzien arabera.
Realismoa, seriotasuna eta zorroztasuna
Jakinik bereziki garrantzitsua den albiste baten aurrean gaudela, lurraldearen lehiakortasuna hobetzeko, eta bereziki inguru horretan bizi diren 200.000 bizilagunen bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin. Bai sailburuak, baita alkateek ere, gai honi errealismoz, zorroztasunez eta seriotasunez heldu behar zaiola azpimarratu dute.
3 hamarkada pasa dira, ez da korrika ibiltzeko momentua
Arrazoi hau medio, eta herri hauek zain igaro behar izan dituzten hamarkaden ondoren (auzokoak, enpresa eta instituzioak), orain ez direla gauzak korrika egin behar adierazi dute, ondo lan egiteko unea baita hau, proiekturik onenak landuz eta aktuazio honek etorkizuneko belaunaldiengan zein eragin izango duen aztertuz.
Pazientzia, mugarri izango den lan baten aurrean
Eusko Jaurlaritzaren eta Ministerioaren artean adostutako epeen arabera lanak 2020 urtetik aurrera egingo dira, horregatik pazientzia eta ulermen gaitasuna eskatu zaie inguruko bizilagunei, ziur izanik ekimen hau mugarri izango dela lehena eta etorkizunaren arteko aldea nabarmenduz, bai Euskadi mailan, baita zuzenean eragingo duen eremuan ere.
Iturria: Irekia
Bideo erlazionatuak...
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/02
EBB
2022/12/19