SANTURTZI

Prentsa Aretoa

2017/03/10

Bilboko Portuaren zamaketarien aldeko adierazpen instituzionala

Santurtzin, Bilboko portua gure udalerriko lantokirik handienetako bat da eta gure inguruko ekonomia-dinamizatzaile nagusietako bat, eskualdean zein udalerrian.

rss Ezagutzera eman
Bilboko Portuaren zamaketarien aldeko adierazpen instituzionala

ARGAZKIA JAITSI

Gizartearen eta enpresaren ordezkariek adostu eta izan duten elkarrizketaren ondorioz, lan-baldintza duinak eta gure Herrialdearen garapenerako sektore estrategikoaren egonkortasuna etorri dira.
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren 2014ko abenduaren 11ko epaiak Espainiako Gobernua behartzen du zenbait aldaketa legal eta konbentzional egitera, portuko enpresa eta sektoreko langileengan ziurtasun eza eraginez.
Emandako epaia betetzeko aldaketa legalak egitea beharrezkoa dela jakitun izanik ere, ezin dira langileen laneko egonkortasuna kaltetzeko baliatu.
Otsailaren 24ko 2017/4 Errege Dekretuak Europako Auzitegiaren epaia gainditzen du, negoziazio kolektiboa oztopatuz eta sektorearen egonkortasuna arriskuan jarriz eta, horren ondorioz, hustuketa eta zamaketa lanen menpeko sektoreak kaltetuz.
Beharrezkoa da instituzio honek sektoreari babesa ematea, Bizkaiari ematen dion oinarrizko zerbitzuagatik eta, hedaduraz, Euskal Autonomia Erkidegoari.
Horregatik, Santurtziko Osoko Bilkuran salgaiak maneiatzeko zerbitzuaren lege-araubidea aldatzera bideratutako urratsak ematea eta epaia betetzen duen arau-egitasmoa sustatzea beharrezkoa dela uste dugu, portuko zamaketa sektorean lanpostuak suntsitu eta lan-baldintzak kolokan jarri gabe; izan ere oso produktibitate eta lehiakortasun handiko sektorea da.
Horregatik guztiagatik, eta Bilboko Portuko Bilboestiba SAGEP-aren eta Zamaketa Enpresen Batzordeei laguntza emanez, Santurtziko Osoko Bilkurak hurrengo adierazpen instituzionala onartzen du:

  1. Santurtziko Udalak zamaketarien sektorea babesten du eta Sustapen Ministerioari eskatzen dio otsailaren 24ko 2017/4 Errege Dekretua aldatzeko, xede nagusia izanik langileen egonkortasuna eta lana burutzeko baldintza duinak eta egonkorrak izatea, lanpostuak suntsitu eta sektorearen lan-baldintzak kolokan jarri gabe.
  1. Aipatutako ministerioari, halaber, oraingo portuko langileek lanean segitzeko konpromisoa eskatzen diogu, adostasunaren eta aurreikusitako lege-prozeduren bidez, bai eta hitzartu litezkeen subrogazio-mekanismoetarako ere.
  1. Sustapen Ministerioari eskatzen diogu bere esku dagoen guztia egiteko, sindikatu eta enpresen arteko elkarrizketan bitartekaritza lana egin dezan dekretua aldatzeko, parte biek adosten duten baldintzetan.
  1. Espainiako Gobernuari eskatzen diogu Gernikako Estatutua osorik betetzeko, zeinetan  portuen kudeaketa esplizituki jasotzen den, eskualdatzeko dagoen eskumena izanik.
  1. Honako adierazpen instituzional hau Sustapen Ministerioari helaraztea, bai eta Bilboestiba SAGEP-eko eta Bilboko Portuko zamaketa-enpresetako ordezkariei ere.

  Berri ikusiagoak...