SANTURTZI

Prentsa Aretoa

2018/01/10

Serantes Kultur Aretoak urte honetako lehen seihilerako duen eszena-programazioan publiko guztientzako 22 antzezlan izango dira

Haietako 5 umeentzat dira, 2 gazteentzat eta 15 nagusientzat, hala Il Trovatore opera, nola San Petersburgoko Balleta. Egitarauan En la Orilla antzezlan soziala, La Ternura komedia edo Tristana eta Maquiavelo antzezlan klasikoak daude, bai eta Ionesco handiaren antzezlan absurdoa edo Los Visitantes ikuskizuneko antitertulia ere.

rss Ezagutzera eman
Serantes Kultur Aretoak urte honetako lehen seihilerako duen eszena-programazioan publiko guztientzako 22 antzezlan izango dira

ARGAZKIA JAITSI

Euskarazko antzezlanei dagokienez, umeentzako 5 ikuskizun eta nagusientzako 3 izango direla adierazi nahi dugu, haien artean dantza-antzerki lan bat. Lan horietan oso antzezle ezagunak ikusiko ditugu, adibidez, Joseba Apaolaza edo Jon Maia. Serantes Kultur Aretoko prezioak herritar guztientzat neurrizkoak izatea saiatzen gara eta, horretarako, hileko bonuak jartzen ditugu salgai, ahalik eta ikuskizun gehien ikusi ahal izateko. Hona hemen abonuak: 

Urtarril eta otsaileko abonua 85€ 

01-19 Eroski Paraiso
02-02 Ballet: La Bella Durmiente
02-09 Maquiavelo, El principe”
02-16 Opera: El Trovador
02-24 Los Visitantes

Martxoko abonua 42€ 

03-02 La cantante calva 
03-09 Esto no me lo esperaba
03-23 La luz oscura de la fé, EL BRUJO

Apirileko abonua 37€ 

04-06 Seherezade y las capas de la cebolla  
04-20 La ternura
04-27 En la orilla

Maiatzeko abonua 28€ 

05-11 Tristana  
05-25 Crimen y Telón

ABONUA EUSKARAZ  25€ 

02-01 Jainko Basatia  
02-15 Ele! Lorca-Lauaxeta
03-15 Ergela


Serantes Kultur Aretoak, gainera, Zine Klubarekin jarraituko du ostegunetan, hamabostaldian behin. Zenbait zine jaialditan sariak jaso dituzten eta gai sozialak garatzen dituzten filmak dira. 

Hona hemen ikuskizun guztien zerrenda

https://www.serantes.com/prensa/prensa-detalle.php?id=173&idioma=eu

  Berri ikusiagoak...