SANTURTZI

Prentsa Aretoa

2018/04/06

2018 San Jorge jaien egitaraua

San Jorge jaiak apirilaren 20, 21, 22, 23,, 27, 28 eta 29an ospatuko dira, apirilaren 23an baita San Jorge eguna, Santurtziko patroia, zeinengandik gure herriak izena hartu zuen. Lehenengo asteburuko ekitaldiak Santurtziko Udaleko Kultura arloko Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Erakundeak antolatu ditu, bigarrenekoak, berriz, San Jorgeko Txosnaguneak. Aipatutakoez gain herriko hainbat erakundek eta elkartek laguntza emango dute jaietan, hala nola, Merkatari Batuak-ek, euskal dantza taldeek, Santurtziko Ahots Zuriak abesbatzak, Maitia Koralak, Santurtzi kantarik, Mendi Alde erraldoi eta buruhandien konpartsak, musika eta txistulari bandek, Gaztela eta Leoneko etxeko dultzaineroek, Santurtziko atletismo eskolak...

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Jaietako ekitaldi gehienak Parke Nagusian, Gernika parkean, oinez-gunean eta arrantza portuan egingo dira.

Hona hemen jai-egitarauaren ekitaldi azpimarragarrienak:

Serantes Kultur Aretoa antzokian ikusi ahal izango diren antzezlanak honako hauek dira: apirilaren 20an “LA TERNURA”, Alfredo Sanzolek zuzenduta (2017ko Antzerki Sari Nazionala), maitasunaren indarra eta ausardiari buruzkoa eta antzezle talde bikaina duena, eta apirilaren 27an Rafael Chirbesen “EN LA ORILLA” (Narratiba Sari Nazionala), Adolfo Fernándezek zuzenduta eta antzezle talde bikaina duena. Ercilla Saria eta oso kritika onak ere jaso ditu. 20an berbena URRATS taldearen eskutik. 21ean Gau Technoa izango da PACO PIL eta CHIMO BAYOrekin eta 28an herriko taldeek emango dute kontzertua: Rum For All, Kodigo Penal eta Ansia. Apirilaren 27an kontzertu bikoitza izango da F.R.A.C. (Fundación de Raperos Atípicos de Cádiz) eta REVOLTA PERMANENT taldeekin.

Era berean, Santurtziko Musika Eskolako Maitia Koralak apirilaren 20an kontzertua emango du Mamarigako elizan. San Jorge elizan, 21ean, Santurtziko V. Gala liriko-korala egingo da Ahots Zuriak Abesbatzaren eskutik eta 22an, Unión Musical Vizcaína Musika Bandaren kontzertua izango da Irene Ojanguren sopranoarekin batera.

Apirilaren 22an Kantulagun egongo da parke nagusian haiekin batera euskaraz kantatzera gonbidatuz. 28an, berriz, Santurtzi Kantari izango dugu. Udalerriko zenbait abesbatza eta erakundetako kidez osatutako talde hau herriko kaleetan ibiliko da euskal kanta herrikoiak abesten.

Apirilaren 20tik 22ra Liburuaren Azoka Solidarioa burutuko da eta biltzen den dirua San Jorge elizaren egurrezko tinpanoaren zaharberritze lanetarako eta kopia bat egiteko izango da. Tinpanoa 1932ko suteak kaltetu zuen eta Bilboko Arte Sakro Museoan dago.

Apirilaren 23an umeen alarde tradizionalak, urtero bezala, mila dantzari baino gehiago bilduko ditu, denak Ezkerraldeko dantza-taldeetako kideak.

Apirilaren 21ean Aire Zabaleko XII. Pintura Lehiaketa izango da.

Hona hemen egitarau osoa:

APIRILAK 20, OSTIRALA

11:30 Liburu-Azoka Solidarioa, J.J. Mendizabal enparantzan. 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.

16:00 “Adopzio Kanpaina” txakur eta katuen erakustaldia oinez-gunean. 20:00ak arte.

17:30 Udal Ludoteken Festa. Mamarigako Kulturgunean 20:00ak arte.

17:30 Bisita gidatua Agurtza ontzian.

18:00 Umeentzako diskoteka ibiltaria PACO DJ eta MITXEL ANIMADORen eskutik Parke Nagusian.

20:00 Santurtziko Musika Eskolako Maitia Korala eta Bilbaomusika Ahotsak Abesbatzaren emanaldia Mamarigako Itsasoko Ama parrokian.

20:30 “LA TERNURA” antzezlana Serantes Kultur Aretoan.

23:00 Berbena arrantza-portuan URRATS taldearen eskutik

APIRILAK 21, LARUNBATA

09:00 Aire Zabaleko XII. Pintura Lehiaketa

10:00 “Adopzio Kanpaina” txakur eta katuen erakustaldia oinez-gunean. 14:00ak arte.

11:00 Bisita gidatua Agurtza Ontzian. Hurrengo saioak 12:30ean eta 17:30ean

11:00 San Jorge krosa, eskola-kategoria guztientzat. Olatuen parkean. Parte hartzaileentzat dominak eta litxarreriak egongo dira.

11:30 Liburu-Azoka Solidarioa, J.J. Mendizabal enparantzan. 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.

12:00 Haur parkea oinez-gunean (14:00ak arte)

12:00 Buruhandien eta Santurtziko Itsasalde Txistulari Taldearen kalejira. Udaletxetik abiatuko da.

14:30 Kuadrillen Elkarretaratzea. Zuk egin, zuk jan. Guk mahai eta aulkiak jarriko ditugu eta zuk jatekoa.

Parke nagusian (euri bada, Gernika parkean egingo da).

17:00 Kuadrillen Proba. Parke nagusian.

17:00 Gorka Deuna eskupilota-txapelketaren finalak Seranteseko pilotalekuan. Antolatzailea: Itsasalde Pilota Taldea.

17:30 Haur parkearen jarraipena oinez-gunean (20:30ak arte).

18:15 2. B liga Nazionalaren Santurtzi - Zierbena areto-futboleko partida. Areto-futboleko emakumeen taldeak egingo du ohorezko sakea, duela gutxi saritua izan delako. Mikel Trueba kiroldegian.

19:30 Kale-animazioa ZUGATIK batukadaren eskutik.

21:00 V. gala liriko-korala San Jorge elizan. Antolatzailea: Santurtziko Ahots Zuriak Koral Elkartea.

23:00 Kontzertua arrantza-portuan. Paco Pil eta Chimo Bayo.

APIRILAK 22, IGANDEA

10:00 “Zierbenara joan-etorria” 6. martxa. Mikel Trueba kiroldegitik abiatuko da. Antolatzailea: Kiroletako Udal Institutua.

11:00 Bisita gidatua Agurtza ontzian. Hurrengo saioa 12:30ean.

11:30 “Arrainak eta aurpegiko makillajea” aire zabaleko tailerra Santurtzi Itsasoa Museoan.

11:30 Liburu-Azoka Solidarioa, J.J. Mendizabal enparantzan. 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.

12:00 Dantza-taldeen kalejira. Gernika parkean hasi eta Parke Nagusian amaituko da.

12:30 Kantulagun, Oinez-gunean. Antolatzailea: Berbalagun.

12:30 Umeen dantza-alardea Parke Nagusian. Euria bada, Gernika parkean egingo da.

12:30 Erraldoien kalejira Mendi Alde konpartsaren eskutik. Udaletxetik abiatuko da.

12:30 Umeentzako zine-saioa Serantes Kultur Aretoan. Antolatzailea: Santurtziko Musika Eskola. Sarrera doan.

17:00 Egin dezagun komikia! tailerra umeentzat. Mamarigako Kulturgunean.

18:00 Toti Martínez de Lezearekiko topaketa Mamarigako Kulturgunean.

18:00 Familia disko-festa MARK MARKOS DJren eskutik arrantza-portuan.

18:00 Dantzaldia Parke Nagusiko kioskoan. Antolatzailea: Gizarte Ekintza eta Berdintasun arloa.

18:00 Orri-markatzaile tailerrak umeentzat. Juan José Mendizabal plaza.

19:00 Erromeria Dangiliske Taldearekin, Gernika parkean. Antolatzailea: Kultura eta euskera arloa.

20:00 UNION MUSICAL VIZCAINA Musika Bandaren kontzertua San Jorge elizan, Irene Ojanguren sopranoak lagunduta.

20:00 Helduentzako ipuinak Mamarigako Kulturgunean.

APIRILAK 23, ASTELEHENA

11:30 Itsasalde Txistulari Taldearen kalejira. San Jorge elizatik abiatuko da.

12:00 Meza Nagusia San Jorge elizan.

13:00 Suziri-burrunba San Jorge gure herriko patroiaren omenez.

18:00 “Zortziko Txikia” Haur-diskoteka XAIBORREKIN. Arrantza Portuan.

18:30 Santurtziko Gaztela eta Leoneko etxeko dultzaineroen kalejira.

APIRILAK 27, OSTIRALA

17:30 UDAL LUDOTEKEN FESTA Kabiezesen 20:00ak arte.

17:30 Bisita gidatua Agurtza ontzian.

20:00 Kale animazioa XXXX elektrotxarangaren eskutik.

20:30 “EN LA ORILLA” antzezlana, Serantes Kultur Aretoan.

22:30 Kontzertua FRAC eta REVOLTA PERMANENT arrantza-portuan.

APIRILAK 28, LARUNBATA

11:00 Bisita gidatua Agurtza ontzian. Hurrengo saioak: 12:30ean eta 17:30ean.

13:00 Santurtzi Kantari.

13:00 Zunba Lety eta Natyren eskutik arrantza portuan.

19:30 Kale animazioa BUILAKA batukadaren eskutik.

22:00 Herriko taldeen kontzertua arrantza-portuan: RUM FOR ALL, KODIGO PENAL eta ANSIA.

APIRILAK 29, IGANDEA

11:00 Bisita gidatua Agurtza ontzian. Hurrengo saioa 12:30ean.

11:30 “San Jorgeko gozo-lapikoa” birziklatze-tailerra Santurtzi Itsasoa Museoan.

12:00 “Arrain enkantea” bisita antzeztua Santurtzi Itsasoa Museoan.    

  Berri ikusiagoak...