SANTURTZI

Prentsa Aretoa

2019/02/23

Unai Rementeria: “Ezkerraldea eta Meatzaldea aldatu badira izan da EAJk hoberako aldatu dituelako”

Bizkaiko ahaldun nagusi eta berrautaketara aurkezten den hautagaiak “EAJren seriotasuna” aldarrikatu du Barakaldon eta eskualde biotako hautagai jeltzaleak gonbidatu ditu “garrantzitsuena denari” begiratzera, “hemen bizi diren pertsonei”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Unai Rementeriak, Bizkaiko ahaldun nagusi eta berrautaketarara aurkezten den hautagaiak, argi bezain sendo baieztatu duenez “Ezkerraldea eta Meatzaldea aldatu badira, izan da EAJk hoberako aldatu dituelako”. Bere baieztapena indartzeko, gaurko ahaldun nagusiak Barakaldoko herria jarri du eredugarri. “Hemen ikusi dut MTV kontzertuen hasiera ; hemen ikusi dut mundu osoan zabaldu den musika emanaldia; hemen ikusi dut kirolari eta teknologiei buruzko kongresua; honaino etorri nintzen Oizen amaitu zen Espainiako Itzuliko etaparekin; hemen hitz egin dut ekintzaileekin”, esan du. Baina “hau dena ez da berez gertatzen”. Amaia, Josu, Aintzane, Saulo, Maite, Iñigo, Borja edo Xabier bezalako pertsona eta alkateei esker gertatzen da…. Eta gertatzen da EAJko ordezkariak daudelako ”, baieztatu du. Zentzu berean, Rementeriak esan du jendeak “alderdi serioa behar duela” eta “alderdi hori gu gara, Euzko Alderdi Jeltzalea”.

Rementeriak adierazpen hauek egin ditu EAJ-PNVk maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan Ezkerraldean eta Meatzaldean aurkeztuko dituen hautagaitzak aurkezteko ekitaldian. Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidentea ondoan izan duela, Alderdiak udal hauteskundeetara eramango dituen bederatzi gizon eta emakumeen eta bertan elkartu diren ehun bat pertsonen aurrean, Rementeriak ezin izan du gaurkotasun politikoa baztertu eta hurrengo hauteskunde Orokorretarako deialdia ekarri du gogora, batzuek “hauteskundeekin dena konpon litekeela” pentsatu arren “guztiz erratuta” daudela esanez; “gu garrantzizko gauzetara egongo gara, pertsonak izango ditugu gogoan”. Era berean, eskualde bietako hautagai jeltzaleak gonbidatu ditu “geurera” egotera. “Arazo bat, konponbide bat; aukera bat, mugimendu bat. Beti pilak kargatuta; beti etxekoen alde eginez”, esan du. Zentzu horretan gogoratu duenez “Aldundia ez da geldituko hauteskundeak datozelako, ahaldun nagusi hau ez da geldituko hauteskundeak datozelako”; guztiz alderantziz “egunero jarraituko dugu lanean, beti Bizkaiaren zerbitzura, Ezkerraldearen eta Meatzaldearen eta Bizkaian bizi diren pertsonen zerbitzura”, amaitu du.

Itxaso Atutxak Bizkaiko jeltzaleen buruak Unai Rementeriaren ildo beretik jarraitu du. “EAJ-PNVk etorkizunerako proiektu bat eta proiektu hori lideratzeko gaitasuna duten pertsonak eskaintzen ditu”, “beste batzuek arazoak besterik eskaintzen ez dituzten eta nora doazen ez dakiten bitartean”, azpimarratu du. “Seriotasuna eskaintzen dugu, ehun urtetan herri honen zerbitzura lan egin izanak ematen duen seriotasuna, eta bermeak ere bai, herri honetako erakundeetan eman ditugun 40 urteotan garatu dugun kudeaketak ematen duen bermea”, eskaini du. Zentzu berean gogoratu du herritarren zerbitzura egoteko bokazioa dela EAJ-PNV mugiarazten duena. “Gure ADNan daramagu 'herrigintzan' goiburua. Gure herriak barrutik hazi araztea, beren etorkizunean inplikatuz; elkarteetan, kirol ekipoetan eta era guztietako taldeetan parte hartuz”, azaldu du.

“Batzuek aurrera egiteko urrats bat eta atzerako beste bat ematen duten bitartean, guk parte hartzaile, proaktibo eta erabakigarri izaten jarraitzen dugu, Ezkerraldean eta Meatzaldean ere”, esan du. Era berean, izen-abizenak eman dizkie eskualde bietan “Euzko Alderdi Jeltzalearen proiektuarekin jarraitu duten eta jarraituko duten emakume eta gizonei”: Maite Etxebarria Azpiolea (Abanto-Zierbena), Amaia del Campo Berasategi (Barakaldo), Borja Liaño Abarrategi (Muskiz), Saulo Nebreda Trevejo (Ortuella), Txema Ezkerra Fernández (Portugalete), Aintzane Urkijo Sagredo (Santurtzi), Josu Bergara López (Sestao), Xabier Cuéllar Cuadra (Trapagaran) eta Iñigo Ortuzar de Loyola Angulo (Zierbena). “Horiek dira EAJren zerrendetan doazen eta bere proiektua toki onera eramaten ari diren pertsonen izen-abizenak. Pertsona prestatuak eta ilusio handia dutenak; lantaldean lan egiten duten eta indarrak batzen dituzten pertsonak; orain arte eginiko lanari jarraipena emango dioten pertsonak. Nire esker onik zintzoena guztiei, beraiek direlako egunez egun EAJ-PNVren proiektua errealitate egiten dutenak”, eskertu du Atutxak.

ALDATZEKO MOTOREA

Aurkezpen ekitaldi berean hitz egin du Amaia del Campo Barakaldoko alkate eta EAJ-PNVren zerrendetan berrautaketara aurkezten den hautagaiak. Del Campok argi dauka nahi duena: “Herritarren arazoak konpontzen lagunduko duen Udala nahi dugu eta ez arazo horiek sortuko dituenak, EAJ-PNVren lantaldeentzat garrantzizkoena pertsonak direlako”. Bere diskurtsoan, zerrendaburu jeltzaleak esan du “oso pozik” dagoela eginiko lanarekin eta bide beretik jarraitzeko asmoa duela. Horrela aipatu ditu agintaldi honetan eginikoen zerrenda, hau da, udal zorra erdira murriztu izana, aurrekontuak egiteko prozesu parte hartzailea abian jarri izana, auzoetan egin diren lanak (irisgarritasuna hobetzea eta udal instalazio berriak) edo aterpetxea eta gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonei Eguneko Arreta emateko Zerbitzua. Era berean berretsi du EAJ-PNVk enpleguarekin daukan konpromisoa. Horrela gogoratu duenez, oraingo legealdian “700etik gora lanpostu sortu ditugu, Eusko Jaurlaritzaren eta Udalaren enplegu planei esker”. Azaldu duenez “hori da gure beste lehentasunetako bat”, “Enplegu plan bat iragarriko dugu, Udalak diruz lagundua” eta hauteskunde egitasmoak “gai honekin zerikusia duten beste hainbat proposamen jasoko ditu”.

Etorkizunera begira, gaurko alkate andreak “Barakaldo bikaina” nahi du “orain baino harroago egon gaitezen”, “kalitatezko enplegua sortzeko gai izango den hiria, egoera txarrenean dagoenaren ondoan egongo den Udalarekin, emakumeen ondoan, adineko pertsonen ondoan eta gazteen ondoan, beraiek direlako gure etorkizuna”. Hori lortzeko “ildo beretik lan egiten jarraituko dugu, Barakaldo hiri adeitsua izan dadin eta barakaldarren bizitza kalitatea berma dezan”, amaitu du.

  Berri ikusiagoak...