SANTURTZI

Prentsa Aretoa

2020/05/26

Gorka Txarte EAJren Santurtziko zinegotzi berriak zinegotzi akta jasoko du ostegun honetan, maiatzaren 28an

"Ilusio handiz sartzen naiz Santurtzi bizitzen ari den etapa gogor honetan.", dio Txartek.

rss Ezagutzera eman
Gorka Txarte EAJren Santurtziko zinegotzi berriak zinegotzi akta jasoko du ostegun honetan, maiatzaren 28an

ARGAZKIA JAITSI

Gorka Txarte EAJren Santurtziko zinegotzi berriak zinegotzi akta jasoko du ostegun honetan, maiatzaren 28an, Batirtze Eigurenen ordez.

Aintzane Urkijok bere gobernu-taldea birkonfiguratu zuen jada, edilari baja eman baitzitzaion, eta Joseba Ramos izan zen bere garaian Hirigintza eta Ingurumen Arloaren agintea hartu zuena.

Horrela, EAJ-PNVk Santurtzin duen udal taldeak Gorka Txarte izango du hurrengo ostegunetik aurrera, eta bost zinegotzi liberatu eta lau ez-liberatu dituen Aintzane Urkijoren taldean sartuko dena. 

Gorka Txarte Marín 1990ean jaioa, Euzko Gaztedi Egiko kidea eta Santurtziko Udal Antolaketan EAJ-PNVko afiliatua, soroslea eta jarduera fisikoko eta kiroleko teknikaria da. Era berean, euskararen 2. hizkuntza eskakizuna du, Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera.

  Berri ikusiagoak...