Prentsa Aretoa
2020/11/24
EBBren adierazpena azaroaren 25ean, Emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna dela eta..
Nazio Batuen Erakundeak 'Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna' izendatu zuen Azaroaren 25a dela eta, EAJ-PNVren aldetik, beste behin ere adierazten dugu erabat gaitzesten ditugula emakumeen aurka dimentsio guztietan egindako indarkeria-adierazpen guztiak, eta gure konpromisoa berritu nahi dugula gaitz horretatik aske biziko den gizarte bat eraikitzeko. Emakumeen kontrako indarkeria,halaber, giza eskubideen urraketa larria da, bateraezina da giza duintasunarekin eta bizitza publiko eta pribatutik desagerrarazi behar da. Ezein emakumek ez du merezi tratu txarrak jasatea. Inork eta ezerk ez du justifikatzen emakume baten kontrako indarkeria baliatzen duen gizona
Euskal herritarrok indarkeria matxistaren kontrako borrokan daramagun bide artez eta erabakigarrian, 2020ko azaroaren 25 honetan beste zailtasun erantsi bati egin behar diogu aurre. Covid19-ak osasunean, gizartean, ekonomian eta kulturan ekarri dituen ondorio suntsigarriez gain, pandemia hau oso eragin desberdina izaten ari da emakume eta gizonengan. Hainbat adierazlek erakusten dute emakumeak direla pandemiaren ondoriorik kaltegarrienak sufritzen ari direnak. Egoera sozial eta sanitario latz honetan, genero indarkeria sufritzen duten emakumeak eta salerosketa eta esplotazio sexualaren biktima diren emakumeak zaurgarritasun egoera larrian dauden gizataldeak dira, itxialdiak beren erasotzailearekin bizitzera derrigortzen baititu. Ez dugu ahaztu behar krisi egoera honek emakumeei beste hainbat dimentsiotan eragiten diela, besteak beste lan merkatuan sartzeko orduan planteatzen zaien zailtasun erantsi gisa zein adineko pertsonak edo gaixoak zaintzeko ardurei erantzun behar zaienean, lan horiek, neurri handi batean , emakumeen ardurapean jartzen baitira.
Desberdinkeria dago emakumeen kontrako indarkeriaren sorreraren oinarrian eta, beraz, indarkeria hori desagerrarazteko lanari berdintasun politiketatik heldu behar zaie. Beharrezko jotzen dugu erakundeen Berdintasun Sail eta departamentuetatik berdintasun politika publikoak garatzea eta indartzea, krisi honek ez dezala ondorio modura ekarri desberdintasun egoeren ugaritzea edo areagotzea, ezta berdintasunean eman diren aurrerapausoetan atzera egitea ere. Gure erakundeen lehentasunetako batek izan behar du emakumeen kontra egiten den indarkeriaren biktimak artatzeko zerbitzuen funtzionamendu egokia bermatzea,eta babes honek, logikoa denez, barne hartu behar du zerbitzu horiek arintasunez eta eraginkortasunez ematea.
EAJ-PNVri dagokionez, gure zeregina da orain arte abian jarri diren berdintasun planei jarraipena ematea eta indarkeria matxistari aurre egiteko neurri estrukturalak abian jartzea, emakumeen kolektiboekin eta mugimendu feministarekin elkarlanean, baina baita gizarte osoarekin ere.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/02
EBB
2022/12/19