SANTURTZI

Prentsa Aretoa

2020/12/01

EAJ-PNVk bat egin du HIESaren Mundu Egunaren ospakizunekin, eta ohartarazi du ezin dugula "erne egoteari utzi"

Euskadin kasuak pixkanaka jaisten ari badira ere, GIBa desagerrarazi gabeko gaixotasuna da oraindik, eta gure lan guztia eskatzen du. "Diagnostiko goiztiarra eta prebentzioa funtsezkoak dira kontrolatzeko"

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk bat egin du HIESaren Mundu Egunaren ospakizunekin, eta ohartarazi du ezin dugula

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren talde parlamentarioak bat egin du HIESaren Mundu Egunaren mundu osoko ospakizunera. Gaixotasun hori "ez da iraganeko kontua", eta "prebentzioa eta diagnostiko goiztiarra funtsezkoak" dira infekzioa kontrolatzeko eta desagerrarazteko. Gasteizen, Iñigo Iturrate, Luis Javier Telleria eta Unai Grajales legebiltzarkideak HIESaren Kontrako Arabako Batzordeak Andre Maria Zuriaren plazan antolatu duen elkarretaratzean izan dira, gaixotasun horren aurkako borroka ezinbestekoa dela gogorarazteko. "1981ean lehen kasua diagnostikatu zenetik, 25 milioi pertsona baino gehiago hil ditu GIBak. Epidemiarik hilgarrienetako bat da, eta kasuak urtero jaisten diren arren, ezin dugu erne egoteari utzi. Alarmismorik gabe, baina alerta eta prebentzioa mantenduz birus horren aurrean". EAJ-PNVk azpimarratu du beharrezkoa dela pertsona horien giza eskubideen errespetua babestu, artatu eta zainduko duten politika publikoen alde egiten jarraitzea. Jakin badakigu, parlamentari jeltzaleek adierazi dutenez, gaixotasun horren inguruan oraindik ere badirela “bereizkeria eta estigma, eta elkarrekin aurre egin behar diegun aurreiritzi asko. Lehentasuna du kaltetutako pertsonen tratu-berdintasuna eta diskriminaziorik eza ziurtatzeak. Ezin dute gizarteak baztertutzen dituztela sentitu".

Alderdi jeltzaleak ospakizun hori aprobetxatu du erakunde sozial, profesional eta boluntarioei eskerrak emateko, egunero egiten duten lanagatik eta herritarrak kontzientziatzeko eta HIESa duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko egiten duten ahaleginagatik; birus horren ondorioz hil diren milioika pertsonak ere gogoratu dituzte. "Ikasi egin behar dugu, eta urte hauetako borrokatik lezioak atera. Prebentzioa, diagnostiko goiztiarra, inbertsioak eta tratamendu antirretrobiralak lantzen jarraitu behar dugu, izan ere, horri esker HIESa duten pertsonek gainerako biztanleengandik oso hurbil dagoen bizi-itxaropena izatea lortu baitute. Azpimarratu behar dugu beharrezkoa dela arriskuko biztanleek proba diagnostiko goiztiarrak egitea".

Euskadin afekzio-tasa urtero murrizten bada ere, iaz 147 kasu detektatu ziren, aurreko urtean, aldiz, 171. Horrek esan nahi du 100.000 biztanleko 7,72 kasuko tasa dagoela, Estatu osoan baino puntu bat gutxiago. %83 gizonei dagokie, eta diagnostikatutako pertsonen batez besteko adina 39 urte ingurukoa da. Osakidetzak 6.000 paziente artatu zituen 2019an.

  Berri ikusiagoak...