SANTURTZI

Prentsa Aretoa

2021/05/25

Ur Partzuergoak obrak hasi ditu Murrieta etorbideko isurketak saneamenduko lehen mailako sarera bideratzeko

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa beharrezko obrak egiten hasi da Cristobal Murrieta etorbideko etxebizitza batzuen – 7., 9. eta 11. atariak – isuriak portuko hodi biltzailera eramateko, eta, horrela, hiru erkidego horiek zuten isurketa beltzen arazoari irtenbidea emateko.

rss Ezagutzera eman
Ur Partzuergoak obrak hasi ditu Murrieta etorbideko isurketak saneamenduko lehen mailako sarera bideratzeko

ARGAZKIA JAITSI

Gogora ekarri behar da etxebizitza horietatik zetozen hondakin-urak ez zeudela Ur Partzuergoaren saneamendu-sare primarioan sartuta, eta, beraz, pantalanetan amaitzen zen galeria batean husten zirela, zuzenean itsasora isuriz inolako tratamendurik gabe.

Ur Partzuergoaren eta Santurtziko Udalaren artean adostutako konponbidean, isurketen bilketa horri irtenbide bat ematea onartu zen, eta horretarako barneko saneamendu-sare bat eraiki beharko da, gandola-sare bat eginez. Sare horrek isuriak jasoko ditu eta hodi biltzaile bateraino eramango ditu, zeinak saneamendu-sare primarioko portuko hodi-biltzailera sartuko baititu.

Obra horiekin Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak urte luzez iraun duen egoera bati irtenbidea emango dio, eta sei hilabete inguruko egikaritze-epea eta 271.540 euroko kostua izango dute, erakunde horrek osorik ordainduta.

  Berri ikusiagoak...