SANTURTZI

Prentsa Aretoa

2021/05/12

Santurtzik kaioen populazioa kontrolatzeko kanpaina jarri du abian berriro, jaiotza-kontrolaren bidez

“Aurreko batzuetan egin dugun modu berean arituko gara, kaioen populazioa kontrolatzeko teknika praktikoena eta erasokorrena delako, jaiotza-tasa kontrolatuta, arrautza desagerrarazten direlako enbrioiak oraindik garatu gabe daudenean” azaldu du Álvaro Aresti Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak. Horrela “hegaztientzat batere kaltegarria ez den teknika da, habia egin duten populazioa murriztu eta zarata eta hazkuntza-aldian egoten diren erasoak saihesteko aukera ematen du eta.”

rss Ezagutzera eman
Santurtzik kaioen populazioa kontrolatzeko kanpaina jarri du abian berriro, jaiotza-kontrolaren bidez

ARGAZKIA JAITSI

Aurreko bi urteetan Santurtzin kaioen jaiotza-tasa kontrolatzeko garatu diren jarduerek emaitza ona izan dutela kontuan hartuta, udalak informazio-kanpaina bat jarri du abian berriro, maiatzean eta ekainean, espezie horren ugaltze-garaian, egin beharreko ekintza berri bati buruzko informazio-oharren bidez, kaio hankahoriaren habiak eta arrautzak errotik kentzeko. Jarduera hori, animaliei buruzko prebentzio-ekintzen egutegian finkatuta zegoena, herritarrek egindako eskaerari erantzuteko hasi zen, zenbait komunitatetan kaioek habia bertan zutela ikusi baitzuten eta horrek eragozpen handia ekarri baitzien.

“Aurreko batzuetan egin dugun modu berean arituko gara, kaioen populazioa kontrolatzeko teknika praktikoena eta erasokorrena delako, jaiotza-tasa kontrolatuta, arrautza desagerrarazten direlako enbrioiak oraindik garatu gabe daudenean” azaldu du Álvaro Aresti Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak. Horrela “hegaztientzat batere kaltegarria ez den teknika da, habia egin duten populazioa murriztu eta zarata eta hazkuntza-aldian egoten diren erasoak saihesteko aukera ematen du eta.”

Horretarako, eraikinetako teilatuetan aurkitzen diren habiak kendu egingo dira, eta errolda ere egingo da tartean zenbat ale dauden kalkulatzeko eta horiek topatzeko. Horrez gain, herritarrei laguntza eskatu die, baldin eta baten batek habiaren bat atzematen badu jakinarazteko eskatuz.

Eragina jaso duten azalera osoaren azterketa orokorra egin ondoren, habiak zenbatu eta non dauden kokatuta jakingo da. Horrela, kaioen populazioaren errolda egin ahal izango da eta bikote ugaltzaile kopurua balioetsi. Iaz guztira 47 kabi eta 111 arrautza zenbatu ziren eta denak kendu.

  Berri ikusiagoak...