Prentsa Aretoa
2021/04/24
Santurtzik 270 plaza eskainiko ditu ikasleentzat udalekuetan
Aintzane Urkijo Santurtziko alkateak, zeinak adierazi baitu “jarduera berriekin urratsak ematen jarraitu nahi dugu eta, kasu honetan, udaleku irekien programa garrantzitsua da, eskola-garaia ez den asteetan kontziliatzeko zailtasunak dituzten familia askori laguntzeko balio duelako.
Apirilaren 28tik maiatzaren 8ra eman ahal izango da izena.
Hurrengo astetik aurrera, 2010etik 2015era jaio ziren umeen gurasoek umeak udaleku irekietan inskribatzeko aukera izango dute. Horrela jakinarazi du Aintzane Urkijo Santurtziko alkateak, zeinak adierazi baitu “jarduera berriekin urratsak ematen jarraitu nahi dugu eta, kasu honetan, udaleku irekien programa garrantzitsua da, eskola-garaia ez den asteetan kontziliatzeko zailtasunak dituzten familia askori laguntzeko balio duelako. Hortaz, eta iaz genuen egoeragatik bertan behera utzi ondoren, badirudi uda honetan egin ahal izango direla, jakina, dagozkion osasun-neurri guztiekin. Dena den, egoerak okerrera egingo balu eta hala beharko balitz, bertan behera uzteko aukera egongo litzateke.
Horrela, Santurtziko Udala hasi da kontratuaren lizitazioarekin, eta horren bidez 270 plaza eskaini ahal izango dira, "jolaserako eta elkarbizitzarako gune batean, aisialdiko eta aisialdi komunitarioa indartuz eta udako oporraldiaz gozatzea erraztuz". Aurreko urteetan bezala, bi txanda egongo dira udalekuetan, ekainaren bukaeratik uztailaren 23ra arte. Horrela, lehenengo txanda ekainaren 28tik uztailaren 9ra bitartean egingo da, 9:30etik 18:00etara (neska-mutilak 8:30etan sartzeko aukera egongo da) eta gehienez 160 plaza egongo dira, 150 euro balio izango du, jantokia barne (8:30ean sartuz gero, 20 euro gehiago).
Bigarren txandan, berriz, 110 plaza izango dira eta uztailaren 12tik 23ra bitartean egingo da, 9:30etik 14:00etara edo 15:30era, jantokiaren zerbitzua barne edo ez. Bigarren txanda honetan ere goizago sartzeko aukera egongo da eta 110 euro balio izango du jantoki-zerbitzurik gabe edo 125 euro jantoki-zerbitzua barne. Goizago sartzen direnek, lehen txandan bezala, 20 euro gehiago ordaindu beharko dute.
Udalak % 5eko erreserba egingo du gutxienez % 33ko desgaitasuna eta/edo ofizialki onartutako mendekotasun-maila duten eta horrelako jarduera batean behar bezala integratu daitezkeen adingabeentzat.
Aurreikusitako programan txangoak, tailerrak eta jolas hezigarriak daude, hori guztia hezkuntza-aisialdiaren metodologiaren barruan eta jolasaren eta bizikidetzaren bidez, “non lehiakortasunik eza, diskriminaziorik eza eta ingurumenaren zainketa bezalako balioak sustatzen baitira”. Plaza baino eskabide gehiago aurkeztuko balira, maiatzaren 13an egingo den zozketaren bidez esleituko dira eta zerrendak maiatzaren 14an jarriko dira jendaurrean.
Eskabideak Casa Torre jauregian egin behar dira, 9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, apirilaren 28tik maiatzaren 8ra.
Guztira 270 plaza eskaini ahal izango direla aurreikusi da, baina egoeraren arabera neurriak gogorragoak izan litezkeenez, kopuru hori egokitu liteke ezar litezkeen neurri berrietara.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/02
EBB
2022/12/19