Prentsa Aretoa
2021/04/26
Santurtzik 40.000 euroko diru-laguntzak berritu ditu udalerriko sustapen ekonomikoa bultzatzen duten elkarteentzat
“Helburua oso argia da: aurreko urteetan egin dugun bezala, Santurtzin merkataritza eta turismoa sustatzen duten jarduerak diruz laguntzea, udalerriko merkataritza-bizitza dinamizatu eta jendea merkataritza- eta turismo-guneetara erakarriko duten sustapen- eta publizitate-jarduerak antolatzen lagunduz, batez ere gaur egun bizi dugun egoera zail honetan” adierazi du Urkijok.
Santurtziko Osoko Bilkuren aretoan hitzarmena sinatu dute gaur goizean. Hitzarmen horren bidez, dirulaguntzak emango zaizkie Santurtziko turismoa eta ekonomia 2021ean burututako jarduerekin sustatzen laguntzen duten elkarte eta erakunde batzuei.
Ekitaldi horretara, Aintzane Urkijo Santurtziko alkateaz gain, hitzartutako dirulaguntzak jasoko dituzten elkarteak, hau da, Santurtzi Gastronomika, Stella Maris eta Merkatari Batuak, eta Juan Andrades Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia eta Joseba Ramos Ogasun eta Turismoko zinegotzia joan dira.
Horrela, hiru elkarteen jarduerak bultzatzen dira. Jarduera horien helburua erosleak eta turistak herriko lokaletara erakartzea da, bezeroak beste udalerri batzuetara edo inguruko merkataritza-guneetara joan ez daitezen, tokiko enpresa guztiei mesede eginez.
Hortaz, Santurtziko Udalak “Santurtziko Merkatari Batuak” elkarteari 26.208 euroko dirulaguntza eman dio; 10.000 eurokoa Santurtziko Gastronomikari, burutzen dituen jarduerak egiten jarraitzeko; edo 1.600 eurokoa Stella Maris elkarteak Santurtziko egoitzara heltzen diren pertsona guztientzat duen programaziorako.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/02
EBB
2022/12/19