SANTURTZI

Prentsa Aretoa

2021/04/15

Santurtzik Aste Santuan pandemiaren aurreko antzeko datuak izan ditu bisitariei dagokienez

Santurtzi ha recibido a lo largo de los pasados días de Semana Sanata el mismo número de visitantes que en 2018, con cifras muy próximas a las de 2019. “Si bien la procedencia es obvio que es diferente debido a las limitaciones en la movilidad, nos estamos moviendo en cifras muy similares a las de antes de la pandemia, lo que indica que seguimos siendo uno de los referentes turístico”, ha señalado en rueda de prensa el concejal de Hacienda y Turismo, Joseba Ramos.

rss Ezagutzera eman
Santurtzik Aste Santuan pandemiaren aurreko antzeko datuak izan ditu bisitariei dagokienez

ARGAZKIA JAITSI

Santurtzi bisitatu dutenen % 66 Bizkaikoak izan dira, % 23 tokiko turismoa eta % 8 Euskadikoak (Gipuzkoa eta Araba). 2019ko datuen arabera, berriz, % 51 Estatu Espainolekoak ziren, % 10 atzerritarrak, % 15 tokikoak eta gainerako % 21 Bizkaikoak.
Gehien eskatu duten informazioa naturako bisitei, bisita gidatuei eta interes turistikoko puntuei buruzkoa izan da, eta bisitei dagokienez nabarmendu behar da edukieren muga egon dela, jarduerak gehienez 5 bisitarirentzat murriztu baitira.


Bestalde, Agurtzara egindako bisitei dagokienez, bisita guztiak egin ahal izan dira, eta jendea itxarote-zerrendan geratu da, edukiera mugatua dela eta; Santurtzi Itsasoa Museoan, berriz, antzeztutako enkanteak egin dira, ikuskizun formatuan, eta beteta egon ziren. Aretoaren edukiera % 50ekoa izan zen, hau da, 32 pertsona bisita bakoitzeko.

Serantes mendia


Bisitari gehien jasotzen dituen jarduera Dorreko bisita libreak dira. Bisita erregularretan jendea itxaron zerrendan egon bada ere edukiera mugatuagatik, norberaren kontura egiten den jarduera bat da nagusiki. Dorrea bisitatu zutenen % 62 Bizkaikoak ziren.

  Berri ikusiagoak...