SANTURTZI

Prentsa Aretoa

2021/03/05

Santurtzik aitorpena egin die herriko idazleei, kale batzuetan literatura-aipuak margotuta

“Santurtzin zorionekoak gara herriko idazle handiak ditugulako, eta indar hori baliatu behar dugu euskal literatura aldarrikatzeko, bai eta gure idazleak ere”, gaineratu du.

rss Ezagutzera eman
Santurtzik aitorpena egin die herriko idazleei, kale batzuetan literatura-aipuak margotuta

ARGAZKIA JAITSI

Santurtziko Udalak “Inspirarte” ekimenarekin egin du bat, euskal kultura eta literatura ikusgarritasuna emateko. Beste udalerri batzuetan izandako harrera ona ikusirik, Santurtzik bat egin du gaurtik aurrera, osteguna, eta 3 literatura-aipu pintatuko ditu kaleetako lurrean

Oraingo honetan, honako hauek dira aukeratutako aipuak:

Roberto Mosoren “Santurtzitik Bilbora non ibiltzen ziren lehenengo sardinerak.” (“Iñaki ze urrun dagon Kamerun”)

Garazi Albizuaren “Dena delakoa, Izadian beldurra, sufrimendua, arriskua eta gorrotoa bizi dira. Horien umeak gara,” (“Izadia, Ahire munduak”).

Andolin Eguzkitzaren “Ni neu eta hemen gauden gehienok sortzen ikusi gaituen herria, ni neu eta berton gauden gehienok egin gaituen herria.” (“Katea ez da eten”).

Itsazain Ortolatxipi Kultura eta Euskara zinegotziaren hitzetan “Ane Sagredo, Mariana Fdez. De Nograro, Nacho Almendariz eta Amets Agirrebengoa gazteek egindako ekimen horren helburua Bizkaiko kaleak, eta gure kasuan, Santurtzikoak, literatura-aipuez betetzea da, tokiko literatura eta kultura bultzatzeko, Euskal Herriko idazleei ikusgarritasuna emanez eguneroko inguru erakargarrian”.


Ekimenaren sustatzaileek azaldu duten bezala, esaldi horiek eta idazlearen izenek QR kodea dute, proiektuaren webgunera (inspirarte.eus) eramaten gaituena. Web orri horretan, informazio osagarria dago irakurgai, hala nola, aipuaren jatorria edo idazlearen biografia. Gainera, Bizkaiko mapa osoa ikusi ahal da, Inspirarte ekimenaren esaldiak non dauden jakiteko.

Aurten, Bizkaian 30 esaldi baino gehiago pintatzea aurreikusi dute gazte horiek, eta herritarrak parte-hartzera gonbidatu nahi dituzte, webgunean eta sare sozialetan dagoen literatura-ibilbidera egiteko. (@inspirartebizkaia).

  Berri ikusiagoak...