SANTURTZI

Prentsa Aretoa

2021/02/22

Eusko Jaurlaritzak Emilia Zuza ikastetxeko jolastokia estaltzeko obrak lizitatu ditu

Udalak eta Hezkuntza Sailak elkarrekin lan egin eta obrak burutuko direla adostu ondoren, Aintzane Urkijo Santurtziko alkateak adierazi du “laster errealitatea izango dira obra horiek eta familiek eta zentroak berak eskatu dutenari konponbidea emango diote”, eta eskerrak eman dizkio “Hezkuntzari hobekuntza horiei ekiteko prest egoteagatik, ikastetxeko ikasleei eta inguruan ibiltzen direnei eragingo baitie hobekuntza horiek”.

rss Ezagutzera eman
Eusko Jaurlaritzak Emilia Zuza ikastetxeko jolastokia estaltzeko obrak lizitatu ditu

ARGAZKIA JAITSI

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Emilia Zuza Brun ikastetxe publikoko jolastokia estaltzeko behar diren obrak atera ditu lizitaziora. Heziketa zentroak asko eskatzen zituen obra horiek aurreko ikasturterako aurreikusita zeuden, baina prozesua eten egin zen ikasturte honetara arte, dugun pandemia-egoerak behartuta.

Horrela, eta obrak esleitu ondoren, obrak egingo dira, 8 hilabeteko epea aurreikusten delarik bukatzeko. Hortaz, 2022rako errealitatea izango dira; izan ere, udan, ikasturtea bukatu bezain pronto hasiko dira.

Hezkuntza Sailak hasieran planteatutako proiektuari ikastetxeak egindako ekarpenak kontuan hartuta egingo dira obrak, etorkizunean instalazioaren funtzionaltasuna eta aprobetxamendua hobetzeari dagokionez. Lanek 1,7 milioi euroko aurrekontua dute (BEZa barne), eta Eusko Jaurlaritzako sail honek ordaindu ditu osorik. "Asmoa irakaskuntza ahalik eta gutxien oztopatzea da, eta, beraz, udara arte itxaron beharko dugu lan horiek egiten hasteko, obra konplexuak baitira, ikastetxeko instalazio gehienei eragiten dietelako. Hobekuntza garrantzitsuez ari gara, eta ez dute soilik eragingo mila metro koadrotik gorako patio horren estalkian, baizik eta haren egiturazko perimetro osoan ere bai, eustorma eta inguruko gainerako elementuak berritzea barne".

Obretan, estalkia ipar-ekialdeko aurrealdean isurtzea aurreikusten da, goiko mailako pistarekiko bereizketa-hormaren alboko eremua ere estali eta babesteko. Lan horien bidez, pistari atxikitako espazio txiki bat ere lortuko da, eta, era berean, pistara sartzeko egungo eskailera lineala birmoldatuko da, haren irisgarritasun-baldintzak egokituz.

  Berri ikusiagoak...