SANTURTZI

Prentsa Aretoa

2021/02/08

Santurtzik karpak jarriko ditu eskoletako jolastokietan, pandemiak dirauen bitartean umeek aire zabalean jolasteko toki gehiago izan dezaten

“Dagoeneko lanean ari ginen herriko hezkuntza-zentroetan aire zabaleko toki gehiago egon zitezen, baina Eusko Jaurlaritzaren ekarpena oso garrantzitsua izan da, eman digun diru-laguntzak aukera eman digulako eskola-zentro guztiek jolas-gune estalia izan dezaten, eta gaur egun ditugun beharrak kontuan hartuta, oso lagungarri egingo zaigu” gaineratu du Urkijok.

rss Ezagutzera eman
Santurtzik karpak jarriko ditu eskoletako jolastokietan, pandemiak dirauen bitartean umeek aire zabalean jolasteko toki gehiago izan dezaten

ARGAZKIA JAITSI

Santurtziko Udala karpa eta jaimak jartzen hasi da herriko eskoletako lau jolastokitan, pandemiak dirauen bitartean eskola-umeek aire zabalean jolasteko leku estali gehiago izan dezaten. Ekimena Udalaguntzaren bidez egingo da, Eusko Jaurlaritzak COVID-19a tarteko, karpak behin-behinean jartzeko atera dituen diru-laguntzen bidez alegia.

“Eusko Jaurlaritzak deialdiaren berri eman zigunean lehen hezkuntzako eskola-zentroekin elkartu ginen zer behar zuten jakiteko, eta bidali zizkiguten proposamenak aztertu ondoren, behar diren elementuak kontratatu eta gaur bertan hasi gara egitura instalatzen” adierazi du prentsaurrekoan Aintzane Urkijo Santurtziko Alkateak.

Guztira 3 karpa eta 5 jaima jarriko dira hiru eskolatako jolas-tokietan, Emilia Zuza, Serantes eta Itsasoko Amakoetan hain zuzen. Herriko beste eskola publikoak, Mahastietakoak, jolastoki estali handia dauka eta horregatik, ez du horrelakorik behar. Egiturak behin-behinean egongo dira erabilgarri, ikasturtea amaitu arte soilik.

Emilia Zuza eskolan 15x25ko karpa bat jarriko da goiko aldeko kirol-pistan eta 10x20ko beste bat haur-hezkuntzan, sarreran dagoen jolastoki nagusian haur-jolasak estalpean egon daitezen. Karpa horiek alokatu eta instalatzearen truke 13.924 euro ordainduko dira.

Serantes eskolan, berriz, 3x3ko hiru jaima instalatuko dira sarrerako kanpoko gunean, eta horrela, sarbidearen aurreko aldea estalita geratuko da. Horrez gain, 10x30eko beste bat egongo da kirol-pistan. Guztira 3.509 euro ordainduko dira.

Itsasoko Ama eskolan 4x4ko bi jaima jarriko dira eraikinaren ondoan, Itsasoko Ama enparantzan dagoen sarreran. Lan horrek 13.225 euroko kostua izango du.

Horrela bada, hiru zentro hauetan egiten den jarduketa osoa 30.658 euroren truke egingo da. Eusko Jaurlaritzak % 90 hartuko du bere gain, eta Santurtziko Udalak gainerako % 10a.


  Berri ikusiagoak...