SANTURTZI

Prentsa Aretoa

2021/06/14

Santurtzik 340.000 euro baino gehiago inbertituko ditu hezkuntza zentroak hobetzeko lanetan

Horrela jakinarazi du Aintzane Urkijo Santurtziko alkateak: “Horrelako konponketa-lanak udarako uzten dira hezkuntza zentroetan ikaslerik ez dagoelako. Horrela ahalik eta eragozpen txikien sortzea bilatzen dugu, eskolaren eguneroko jarduera ez oztopatzeko”.

rss Ezagutzera eman
Santurtzik 340.000 euro baino gehiago inbertituko ditu hezkuntza zentroak hobetzeko lanetan

ARGAZKIA JAITSI

Udako oporretan klaseak pare bat hilabetez eten egiten direnez, Santurtziko Udalak herriko hezkuntza-zentro publikoetan zenbait lan egingo diru bigarren hamabostalditik aurrera irailera arte. Besteak beste, jolastokiak egokituko dira, hesi berriak jarri, irisgarritasuna hobetu edo haur-jolasak instalatzeko lanak egingo dira euretako batzuetan. 

Lan horiek guztiak egiteko 325.814 euro gastatuko dira, eta horiei 15.000 euroko diru-partida bat gehituko zaio urtean zehar egin diren lan jakin batzuk ordaintzeko, eskolaren jarduerarekin guztiz bateragarriak izan direnak. Esate baterako, Mahastieta eskolan usoez babesteko sare bat instalatu da ikasturte honetan. Zentro horretan beste hobekuntza-lan batzuk ere egingo dira eta horiez gain, Emilia Zuza Brun, Itsasoko Ama eta Serantes eskolen egoera ere hobetu egingo da hainbat lanen bidez.

Emilia Zuza Brun eskolan, adibidez, hesiaren tarte bat berriztu eta ezpondak eta irisgarritasuna hobetu egingo dira. Horrez gain, beheko solairuko geletako leihoak aldatu egingo dira. Lan horiek egiteko 122.417 euroko inbertsioa egingo da. Bestalde, 37.600 euro gastatuko dira Axular kaleko sarbidean dagoen jolastokiaren beheko aldea maila berean jartzeko eta, orokorrean, ingurua egokitzeko. Alde horretan ez ezik, sarbidearen ibilbide osoan ere jardungo da. Obra horiek eskolako haurrentzako instalazioetan egingo dira.

Bestalde, Itsasoko Ama eskolan jolastokiaren albo bat itxi eta haur-jolasetarako gune berria instalatuko da. Lan horiek egiteko 65.540 euro inbertituko dira.

Mahastieta eskolan Fleming doktore eta Ramon y Cajal kaleekiko izkinan kanpoko harresia konponduko da, 39.500 euro kostatuko den obra baten bidez. Serantes eskolan, berriz, mendebaldeko lorategidun jolastokia hobetu ez ezik, beheko aldeko sarbidea, Pedro Ikaza kalekoa, berrantolatu, egokitu eta konpondu egingo da. Obra horien truke 60.776 euro ordainduko dira.

Gogoan izan ikasturte honetan hezkuntza zentro publiko guztietako jolastokietan estalkiak jarri direla zentro bakoitzak aldez aurretik aukeratutako guneetan. Lan horien truke 30.658 euro ordaindu dira, baina eurok egiteko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak % 90 ordaintzeko diru-laguntza eman digu.

  Berri ikusiagoak...