Prentsa Aretoa
2021/10/14
Santurtzik bere edukiera osoa berreskuratu du Antzerki Jaialdiko XLII edizioan 15 antzezlan hartzeko
“Pozgarria da jaialdi hau pandemiara arte egiten genuen bezala ospatu ahal izatea, ahalik eta jende gehienarengana iristeko moduan, bai Santurtzitik bai Bizkaiko hainbat herritatik iritsitakoengana”, adierazi du Aintzane Urkijo Santurtziko alkateak, Lorea Bilbao Kultura, Euskara eta Kirol diputatuarekin eta Itsazain Ortolatxipi Kultura eta Euskara zinegotziarekin batera egindako prentsaurrekoan.
Santurtzi bere antzerki jaialdi ospetsuaren agertoki izango da datorren urriaren 29tik azaroaren 28ra. Arte eszenikoen egutegian errotutako hitzordua da, udalerrian ez ezik, Bizkaian ere. Guztira 15 antzezlan eskainiko dira Serantes Kultur Aretoko tauletan, edukiera % 100era handituta, osasun-murrizketak kendu direlako.
“Pozgarria da jaialdi hau pandemiara arte egiten genuen bezala ospatu ahal izatea, ahalik eta jende gehienarengana iristeko moduan, bai Santurtzitik bai Bizkaiko hainbat herritatik iritsitakoengana”, adierazi du Aintzane Urkijo Santurtziko alkateak, Lorea Bilbao Kultura, Euskara eta Kirol diputatuarekin eta Itsazain Ortolatxipi Kultura eta Euskara zinegotziarekin batera egindako prentsaurrekoan.
Cremillo konpainiaren eta Jose Padilla zuzendariaren “Golfa” (urriaren 29an) antzezlanarekin hasiko da jaialdia. “Golfa” institutu baten atean agertzen den grafitia da, eta bi neraberen arteko haustura sentimentalaren ondoriozko jazarpen-istorio batera eramango gaitu.
Jarraian, “Principiantes” antzezlana izango dugu, Raymond Carverren kontakizun ezagunenetako baten gainean Juan Cavestanyk egindako egokitzapen bat. Lana maitasunaren ingurukoa da, elkarrekin hitz egiten duten lau pertsonaien eskutik: senar-emazte beteranoak eta harreman berriagoa duten lagun gazteagoak.
“Mercado de amores” (azaroaren 6an) antzezlanak umore handiz eramango gaitu erromatarren eta gaur egungo gizartearen ustelkeria eta maitasunera, eta ustekabeko biraketa eta amaiera izango du; "Los remedios" (azaroaren 7an) 50eko hamarkadako Sevillako auzo bati buruzkoa da, bizitzak sortzen duen nahasmenari erantzuteko adiskidetasunari buruzko pieza. Dantza eta perkusioa ere izango dira SKAren agertokian, "Currents" lanaren eskutik (azaroaren 12an), ikuskizuna nabarmenduko duten soinu elektronikoekin. Eta hurrengo egunean, “Doble o nada” (azaroaren 13an), Miguel Ángel Solá eta Paula Cancio antzezleekin, talka emozionala eragingo duen antzezlana, bihurgunez betea, eta hainbat izendapen eta sari jaso dituena.
Alexis Michaliken “Una historia de amor” (azaroaren 14an). Zuzendariak, gaur egun, lau lan desberdin ditu aldi berean Pariseko agertokietan. Antzezlan horri esker, Katia eta Justineren arteko maitasun-istorioa ezagutuko dugu. Intseminazio artifizialaren bidez izandako alabaz erditu eta gutxira desagertu egingo da Justine.
Jaialdiak euskarazko lan bat ere izango du, Amancay Gaztañagaren (azaroaren 18an) «Atzerrian lurra garratz», Ander Lipus eta Laura Penagos protagonista dituena, non immigrazioa eta sorkuntza bezalako gaiak jorratzen baitira, eta istorioaren erdian bere jaioterritik atera zen emakume sortzaile bat egongo da.
Ramón Barearen “El viaje a ninguna parte” (azaroaren 19an), Patxo Telleria edo Itziar Lazkanorekin batera; “El viento es salvaje” (azaroaren 20an) Cádizen gertatutakoaren gaineko zoriari eta erruari buruzko hausnarketa; “Conservando la memoria” (azaroaren 21ean) aitona-amonei egindako galdera-sorta, haiek eta beren oroimena betiko gorde nahian; edo “Tartufo” (azaroaren 26an), Pepe Viyuelarekin batera, non nagusikeria moralaren despotismo zorrotza edo gezurraren justifikazioa biziraupenerako baliabide natural gisa jorratuko baitute. Horiek dira programatutako lan batzuk.
“Nevermore” (azaroaren 27an), “Prestige” ontziaren hondamendiaren inguruko oroimen kolektiboaren erreskatea "eta" Vidas enterradas" (azaroaren 28an) kateatutako bakarrizketa batzuk, lekukotasun dokumentaletan oinarrituta idatziak. Azken horiek izango dira edizioaren bukaerako antzezlanak. Umeek ere “Tarzán (en el diván)” antzezlana gozatu ahal izango dute, oihaneko erregearen bizitzako gertakizun eta pertsonaia nagusienak birpasatuko dituena.
Ikuskizunetako sarreren prezioa 4 eurotik 12 eurora bitartekoa izango da (10 euro SKAko bazkideentzat), eta berriz ere abonu bat jarriko da salgai obra guztietarako (euskaraz eta haurrentzat direnak izan ezik) 120 euroan (100 euro bazkideentzat).
Hemen, programazio osoa (PDF 1,9MB)
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/02
EBB
2022/12/19