SANTURTZI

Prentsa Aretoa

2021/09/10

Santurtzik, bigarren urtez, esku-hartze psikologikorako taldea jarriko du abian genero-indarkeria egoeran dauden emakumeekin

rss Ezagutzera eman
Santurtzik, bigarren urtez, esku-hartze psikologikorako taldea jarriko du abian genero-indarkeria egoeran dauden emakumeekin

ARGAZKIA JAITSI

Santurtzik, Emakume eta Berdintasun Zerbitzuaren eskutik, genero-indarkeria egoeran dauden emakumeekin esku-hartze psikologikorako taldea jarriko du abian, bigarren urtez jarraian. Zerbitzuak ematen duen aholkularitza eta arreta psikologiko indibidualaren baliabide osagarria da, eta iaz 56 emakumek jaso zuten.

Genero-indarkeria egoeran dauden emakumeei taldeko arreta psikologikoa ematea da indarkeria matxista jasan duten emakumeak erabat sendatzeko jarduera-ildo nagusietako bat. Emakumeen ahalmenak garatzea du ardatz programa honek, eta emakumeen bizitzaren kontrola berreskuratzen laguntzea du helburu.

Gainera, indarkeriaren erreparazioaren eta ez errepikatzearen printzipioari garrantzi berezia eman nahi zaio. Horrela, honelako ekintzen bidez, maila guztietan jasandako kaltea artatzen da, indarkeriaren ondorioak lantzen dira eta egoera ez errepikatzea bermatuko duten neurriak abian jartzen dira.

Taldeko esku-hartzea zerbitzuko psikologoak egiten du, esperientzia eta prestakuntza zabala duenak arlo horretan. Hamaika saio izango dira – gehienez 12 emakume santurtziar-, eta erabat doakoa da.

Arreta psikologikoak eta juridikoak, esku-hartze sozialarekin batera, arreta urgentea, pertsonala, integrala, jarraitua, doakoa, espezializatua eta koordinatua bermatzen diete Santurtzin bizi diren emakumeei. Ezkerraldean gai hori hiru alderdi horietatik jorratzen duen udalerri bakarra Santurtzi da, eta 2020an 150 kasutik gora artatu zituen.

  Berri ikusiagoak...