Prentsa Aretoa
2022/01/12
Santurtzik ezohiko dirulaguntza eman die kirol-klubei COVIDaren ondorioak arintzeko
Gaur egungo egoeran, gizarte-, kultura- edo kirol-erakunde ugarik aurre egin behar diote diru faltari edo COVID-19ak eragindako bestelako kalteei, alarma-egoeraren eta ordutik hartutako neurrien ondorioz, “beraz, ezohiko neurria da, eta tramitazioan arintzen saiatu gara, klubei arnasa eman ahal izateko”.
COVID19ak udaleko kirol-erakundeen funtzionamenduan eragin dituen kalteen jakitun izanik, Santurtziko Udalak hainbat motatako ezohiko eta premiazko neurriak hartu ditu, “jarduera eta baliabide ekonomikoak murriztu behar izan dituztenen artean elkarte- eta kirol-sarean ahalik eta eragin txikiena izateko; izan ere, hirugarrenei ordaintzeko konpromisoei aurre egin behar izan diete”, adierazi du Danel Bringas Kirol zinegotziak prentsaurrekoan. Horrela, “kontua da osasun- eta gizarte-krisiaren eragina txikitzeko neurriak hartzea eta klubetan sortu diren premiei erantzutea, ezohiko diru-laguntzen lerro berri batekin, 50.000 euroko zenbatekoarekin”.
Gaur egungo egoeran, gizarte-, kultura- edo kirol-erakunde ugarik aurre egin behar diote diru faltari edo COVID-19ak eragindako bestelako kalteei, alarma-egoeraren eta ordutik hartutako neurrien ondorioz, “beraz, ezohiko neurria da, eta tramitazioan arintzen saiatu gara, klubei arnasa eman ahal izateko”.
Laguntza horien helburua izan da COVID-19aren hedapenak ekarri dituen kalteek eragindako udalerriko kirol-kluben eta -elkarteen jarduerari eustea, pandemia horrek eragindako osasun-krisiaren aurka borrokatzeko etengabeko neurriek sortu dituzten ondorio ekonomiko negatiboen aurrean euskarri-neurri gisa, eta Santurtziko udalerrian kirol-jarduera suspertzea sustatzea.
Santurtziko Udaleko Auzo Elkarteen Erregistroan eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saileko eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Elkarteen Erregistroan izena emanda dauden kirol-klubek eta irabazi-asmorik gabeko beste kirol-erakunde pribatu batzuek jaso dituzte laguntzak, eta laguntza horietarako aurrekontu-zuzkidura 50.000 eurokoa izan da guztira udal-kutxetatik, eta 2019ko ekitaldian jasotako gehieneko zenbatekoa jaso ahal izango da gehienez, 2021ean jasotakoa kenduta.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/02
EBB
2022/12/19