Prentsa Aretoa
2022/02/14
Santurtziko Udalak kerik gabeko tokiak ezarriko ditu udalerrian, herri-galdeketa erabiliz
“Prozesu honetan parte-hartu ahal izateak, biztanleria orokorraz gain, txikienak ere tartean sartuz, aprobetxatu behar dugun aukera da. Haurrak garenetik imitazioz jokatu dugu, eta horri dagokionez, etxean ikusten duguna zenbait ohitura markatu ditzake. Horregaik oso garrantzitsua da elkarlana erretzea normala ez dela ikustarazteko, gure gizartean oso normalizatuta egon arren.” “Txikien artean eztabaida hau sortu behar dugu, eta ohitura hauen kalteei buruz sentsibilizatu eta kontzientziatu” ondorioztatu du Santurtziko alkatesak, Aintzane Urkijok.
• Santurtziko Udalak eta Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteak garatutako ekimen aintzidari honek biztanleriak aukeratutako udalerriko kerik gabeko toki publikoak ezartea du helburu.
• Bi erakundeen helburua adingabekoak tabakorearen ketik babestea da, adingabekoak kolektibo zaurgarriena direlako, toki publikoetan kerik gabeko airea arnastea libreki aukeratu ezin dutelako, era honetan, kerik gabeko belaunaldia lortzeko.
Santurtziko Udalak eta Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteak, Bizkaian aitzindaria den Santurtzi Kerik Gabe - Santurtzi Sin Humo ekimena martxan jarri dute. Ekimen honen bidez, Santurtzin kerik gabeko tokiak ezarriko dira, Santurtziko auzokideek hautatukoak, maiatzaren 31etatik aurrera, Tabakorik Gabeko Munduko Eguna dela eta.
Ekimena hiru faseetan antolatuta dago: lehenengoa sentsibilizaziozkoa, gaur egun udalerriko ikastetxeetan garatzen ari dena eta kerik gabeko ingurugiroan bizitzeak dituen onurak erakustea helburu duena. Bigarren fasea kontzieziazioan eta parte hartze aktiboan datza, Santurtziko auzokideei kerik gabeko tokiak suposatzen dutena eta biztanleriaren bizi-kalitatearentzat dakartzaten onurak erakutsiko dizkiegu; aldi berean, martxoak 18 eta 19an puntu fisikoak kokatuko dira, Santurtziko auzo desberdinetan, aurrez-aurre Santurtziko auzokideen iritzia batzeko. Eta, azkenik, hirugarren fasea biztanleriak hartutako erabakien benetazko inplementazioa da, hautatutako Santurtziko Kerik Gabeko Tokietan seinaleen kokapenaren bidez.
Gai honi buruz, Santurtziko auzokideen iritzia batzeko, Santurtziko Udaletxeak, Herritarren Partaidetzaren Arloaren bidez, auzokideen esku jarri du hurrengo esteka, bere web gunearen barne: https://labur.eus/FXenP. Esteka hau kanpainan banatuko diren material informatibo desberdinetan jasoko da.
Elkarlanean belaunaldi osasuntsuago baten alde
Tabakoak minbizia eragiten du erretzaileetan eta beste pertsonen tabakoaren kea erretzen dutenetan. 16 minbizi mota tabakoaren erlazionatuta daude, tabakoa da minbizia kasu guztien heren baten sortzailea, hala ere, hamar erretzaileetatik bederatzik adingabekoen aurrean erretzen du (Ikerlana Espacios sin humo¿Dónde estamos? ¿Dónde queremos estar? del Observatorio de la Asociación Contra el Cáncer). Gainera, umeak sarri ibiltzen diren ia toki publiko guztien ingurugiroan tabakoaren ke-hondarrak daude: terrazen %95,1ean, ostalaritza-establezimenduen sarreren %78,2an, ikastetxeen sarreren %46an eta haur-parkeen %41ean.
Europako Minbizia Planak erretzaileen intzidentzia murriztea du helburu, 2030 urtean kerik gabeko belaunaldi berriak izateko. Ildo honetan, Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteak minbiziaren aurreko ekitatean jarri du eragin-gunea, pertsona guztiak gaixotasuna prebenitzeko, minbiziari aurre egiteko eta ikerketaren emaitzetara sarbidea izateko eskubide, aukera eta baliabide berdinak dituztela lortzeko. Testuinguru honetan minbizia prebenitzeko ekitatean erretzaile pasiboa da ardatza, tabakoaren kearen nahi gabeko esposizioan.
Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteko presidenteak, Mila Gullonek, adierazi du “Adingabekoek inekitate egoera berezian daudela, toki publikoetan kerik gabeko airea arnastea libreki aukeratu ezin dutelako. Gainera haurtzaroan zehar tabakoaren kearekiko esposizioa duten umeek, heldutasunean minbizia eta beste gaixotasun asko garatzeko arrisku handiagoa dute. esposizio hau izan ez duten umeekin konparatuta.”
“Prozesu honetan parte-hartu ahal izateak, biztanleria orokorraz gain, txikienak ere tartean sartuz, aprobetxatu behar dugun aukera da. Haurrak garenetik imitazioz jokatu dugu, eta horri dagokionez, etxean ikusten duguna zenbait ohitura markatu ditzake. Horregaik oso garrantzitsua da elkarlana erretzea normala ez dela ikustarazteko, gure gizartean oso normalizatuta egon arren.” “Txikien artean eztabaida hau sortu behar dugu, eta ohitura hauen kalteei buruz sentsibilizatu eta kontzientziatu” ondorioztatu du Santurtziko alkatesak, Aintzane Urkijok.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/02
EBB
2022/12/19